Agurrekin hasi dira publikoa bereganatzen bertsolariak, Ander Solozabale esan bezala “Egun hotz eta triste honeri/Irribarre bat jarrita” edota Manexek “Gure sutondo partiukularra /jartzen saiatuko gara.”
Agurren ondoren 8ko handiarekin ekin zioten protagonistek. Aipatzekoa Unaik eta Zigorrek egin zuten lana. Jubilatuak dauden bi nekazariren paperean, gazteek ez dutela nekazaritzan jarraitu nahi eta horren deman aritu ziren. Unaik Zigorri : “Nire ustetean gaztetxo hauek/ alperrontzi batzuk dira” eta honek erantzun: “Lana sobera daukagu hemen/ baina ez dute egin nahi”.
Zortziko txikietan berriz aipatzekoak Manex oilategiko oilar berriaren eta Andere orian artean oilategia kontrolpean izan zuen oilarra. Ale politak bota zituzten, ondo jarraitu zion Manexek Andereren haria. Anderek dardarti oliar berriari: “Hemen nik agintzen dut/ beharko da izan” eta Manexek erantzun: “Nerbioso jarri da/ ze nolako pena/…/Ratzingerrek jarri du /bide nabarmena/igual dimititzea /daukazu onena”. Anderek ostera gandorra igoz: “Kukurruku egiten /ere ez dakizu.”
Haurrengo eta binaka aritzeko azken lana hamarreko txikian. Azpimarratzeko lana egin zuten Ander Solozabalek eta Manex Agirrek. Ander konbentuan lanean aritzen den ortuzaina eta Manex, bera laguntzen duen moja. Bien artean gero eta filin gehiago omen dago... Anderrek egoera berotzen joanda hauxe bota zion mojari: “Ortura ekartzen zaitut erraz/ beste esanhai bat dauka honek erderaz” eta Manex mojak erantzun: “Jaun goiko astuta/ bero bero nago/Ta erderaz entzunda/ oraindik gehiago”, Anderrek Kariberako bidaia eskeini dio ta mojak: “Karibera joaterik nik/ ez daukat aizu/Ni bi gizonetako/ andrea bainauzu/ … /bero bero banaukazu/madre superiora/ imagina zazu.”
Lanak bukatzeko, kartzela. “EUSKARA OZTOPOEK/EZ DUTE GELDITZEN” puntua “Baina gaur guk ez dugu /larregi aditzen/euskaraz egin daigun /argi eta ozen/naiz sarritan ez egin /uste bezain zuzen” bota zuen Arriolabengoak. Bigarren puntuari ere erantuzten ederto jakin du Aramaiko gazteak: “EGUNKARIA ITXI/TA BERRIA SORTU” “Denon laguntzarekin/ gendun hori lortu/ez baitzen gure herrian/ guztia agortu/lemak dioen legez /euskerari lotu”
Bakarkako gaia, berriz, honako hau:
Goitik behera, eta behetik gora irakurri duzu zerrenda, baina ez zara bertan agertzen. Bertsolariek gai ezberdinetatik ekin zioten, batez ere lanaren ikuspuntutik. Nabarmentzekorik izan ziren, Ander Solozabalek eta Manex Agirrek egindako lana. Biek ere seiko handian doinu berriak ekarri zituzten oholtzara.
Aramaioko bertso hautaketa Bertsoa.com-en entzungai egongo da datorren astean zehar.