Gaur izan da aurkezpena Bilbon 2013-02-26

BBK gazte sariketa Bizkaian, eskualdeka eta taldeka, 21garrenez

Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketea aurkeztu da gaur Bilboko BBK Salan. Ekitaldian izan dira Joxerra Bilbao sariketaren sortzailea eta BBK-ko ordezkaria, Jone Narbaiza, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko eragilea, Juanjo Respaldiza, Bizkaiko Ikastolen bertsolaritza arduraduna, Arkaitz Estiballes Bizkaiko txapelduna. Sariketa bihar hasiko da, Igorren eta Bilbon jokatuko da finala, martxoaren 22an, Kafe Antzokian.
Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketea aurkeztu da gaur Bilboko BBK Salan. Ekitaldian izan dira Joxerra Bilbao sariketaren sortzailea eta BBK-ko ordezkaria, Jone Narbaiza, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko eragilea, Juanjo Respaldiza, Bizkaiko Ikastolen bertsolaritza arduraduna, Arkaitz Estiballes Bizkaiko txapelduna. Sariketa bihar hasiko da, Igorren eta Bilbon jokatuko da finala, martxoaren 22an, Kafe Antzokian.

Eskualdeka eta taldeka
Hogetia bat urteko bidea egin duen txapelketa honen ezaugarri nagusiak dira taldekakoa eta eskualdekakoa izatea. Bost eskualderekin hasi zen eta bidean Bilboaldea eta Enkarterri gehitu zaizkio. Zazpi denera:  Arratia, Bilbo, Busturialdea, Lea Artibai, Enkarterri, Ipar Uribe (Eskumaldea) eta Durangaldea. Hogeita lau urtez beherako bertsolariek parte hartzen dute, gatetxo eta helduen mailan: 18 urte arte eta 19-24 urte bitartekoak

BBK sariketa Ikastolen Elkartearekin eta Bertsozale Elkartearekin batean antolatzen da, eta saioak ikastetxeetan izaten dira (finala izan ezik), gela ordutan. Alde horretatik publikoaren parte hartze zabala eta beroa izaten da. Bihar hasita, hiru kanporaketa, bi finalaurre eta final izango dira.  Igorre, Markina eta Zallan, kanporaketak,  Algortan eta Durangaldea finalerdiak eta Bilbon finala.

Sariei dagokienez, bi talde finalisten artean 2.000 eurotik gora banatuko dira, eta txapeldunak 1.260 eurotako lehen saria jasoko du. Bigarren sarituak 900 euro jasoko ditu eta 140 euroko saria izango du bizkaiera egokiena erabiltzen duen bertsolari gazteak.Txapelketan, gainera, 3.780 euro izango dira, parte hartzen duten bertsolari guztien artean, parte hartzeagatiko dieta gisa banatzeko.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu