Berto-eskolak 2013-03-18

Bertso-eskoletako irakasleek Arantzazu Loidirekin formakuntza ikastaroa egin dute

Bertso-eskoletako irakasleek Arantzazu Loidirekin formakuntza ikastaroa egin dute
Bertso-eskoletako 20 irakasle elkartu ziren larunbatean, Bertsozale Elkartean (Villabona), Arantzazu Loidirekin ikastaroa egiteko. Eskolarteko Txapelketak zein gisako egoerak datozenean irakasleek egoera eta emozioak nola kudeatu behar dituzten lantzea zen ikastaroaren helburua.

Oso hurbileko giroa sortu zen, eta umetan (hasiberritan) bertso-eskola zein Eskolartekoa bakoitzak nola bizi izan zuen, gazi-gozo guztiekin, partekatu zuten gaur egun irakasle direnek. Baita bertso-eskolako irakasle izateko bakoitzaren motibazioak gaur zein diren ere. Hamaika begirada, emozio, esperientzia ezberdin bildu ziren, eta guztiekin sentitu ziren identifikatuta, neurri batean, denak ere. Nork bere ondorioak eta irakaspenak ateratzeko bide eman zuen Arantzazu Loidik bideratutako dinamikak.
Ikastaroaren amaieran bertaratuak pozik agertu ziren parte hartu izanaz, eta halako lanketak egiten jarraitzeko beharra nabarmendu zuten, bertso-eskoletan irakasle gisa hainbat egoeraren aurrean sortzen diren ezin, kezka, eta heldulekurik ezari aurre egiteko.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu