Bilboaldea, Lea Artibai, Ipar Uribe eta Arratia ariko dira finalaurrekoetan. Datorren astelehen eta asteartean izango dira saioak.
Bukatu da BBK sariketako sailkapen fasea. Atzo eta gaur jokatutako saioen ondoren, Ipar Uribe eta Arratia sailkatu dira finalaurrekoetara. Beraiekin batera ariko dira lehengo astean sailkatutako Lea Artibai eta iaz txapeldun izan zen Bilboaldea.
Ipar Uribe Durangaldearekin lehiatu zen atzo, Durangoko Institutuan. 200 entzule inguru bertaratu ziren saioa entzutera. Honela gelditu ziren puntuazioak:
IPAR URIBE (412,5 puntu)
18 urte arte: Maialen Markaida, Inazio Vidal eta Imanol Uria: 171 puntu
19-24 urte: Arrate Illaro, Itsaso Paya eta Jone Uria: 241,5 puntu
DURANGALDEA (397,5 puntu)
18 urte arte: Jose Larrinaga, Jon Martinez eta Ane Alegria: 155 puntu
19-24 urte: Eñaut Uruburu, Ander Aldazabal eta Miren Amuriza: 242,5 puntu
Gaur, berriz, Arratia eta Enkarterriko taldeen arteko saioa jokatu da Igorreko Lasarte Kultur Aretoan. Enkarterriko taldea lehen aldiz aritu da aurten BBK sariketan. Honela gelditu dira puntuak:
ARRATIA (364 puntu)
18 urte arte: Malen Amenabar, Jon Martinez eta Irati Astondoa: 154,5 puntu
19-24 urte: Irati Bernaola, Joseba Bilbao eta Illart Gumuzio: 209,5 puntu
ENKARTERRIA (344,5 puntu)
18 urte arte: Arrate Zubigarai, Eneko Alda eta Beñat Amezaga: 144 puntu
19-24 urte: Imanol Arrutia, Iñigo Zalterain eta Aitor Arrutia: 200,5 puntu
Gauzak hala, hauek izango dira finalaurrekoetako saioak:
MARTXOAREN 16a, ASTELEHENA
Bilbon, Txurdinagako Gabriel Aresti Institutuan, 11:45etan
Bilboaldea
Lea Artibai
MARTXOAREN 18a, ASTEAZKENA
Derion, Txorierri BHI Institutuan, 12:15etan
Ipar Uribe
Arratia
Finala martxoaren 27an izango da, Bilboko Kafe Antzokian, arratsaldeko 19etan.