Jolas Etxean, 20:30etan. 2013-03-22

Orixe Sariko finala gaur Añorgan

Orixe Sariko finala jokatuko da gaur Añorgan, Jolas Etxean. Sei bertsolari arituk dira kantuan: Aitzol Barandiaran, Nahikari Gabilondo, Felix Zubia, Xabier Sukia, Iñigo Mantzisidor “Mantxi” eta Iñaki Zelaia. Sarrerak salgai daude Jolas Etxean bertan eta Añorga-Txikiko kafetegian. Afalondondoan zuzenean saiora agertzeko aukera ere badago, 22:30ak aldera.
Orixe Sariko finala jokatuko da gaur Añorgan, Jolas Etxean. Sei bertsolari arituk dira kantuan: Aitzol Barandiaran, Nahikari Gabilondo, Felix Zubia, Xabier Sukia, Iñigo Mantzisidor “Mantxi” eta Iñaki Zelaia. Aurtengoa Orixe Sariaren 14. edizioa da. Bertsolariek hamalauna bertso puntuagarri bota beharko dituzte. Hauek izango dira egin beharreko ariketak:

OFIZIOTAN:    Zortziko nagusian, hiruna bertso.
                          Zortziko txikian, hiruna bertso.
                         Hamarreko txikian, hiruna bertso.
BANAKA:        Bina punturi erantzun.
KARTZELA:    Gai bat emanda, hiruna bertso, doinu eta neurri librean.

Sarrerak salgai daude Jolas Etxean bertan eta Añorga-Txikiko kafetegian. Añorga Kultur eta Kirol Elkarteko bazkideek 16 eurotan eros ditzakete sarrerak, eta gainerakoek 18 eurotan. Finala bertso-afari formatuan jokatuko da. Afaria 20:30etan hasiko da, baina ondoren zuzenean saiora agertzeko aukera ere badago, 22:30ak aldera.

    12 bertsolari aritu dira lehian
    Orixe Saria Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak bi urtetik behin antolatzen duen sariketa da. 25 urtetik gorako bertsolariek hartzen dute bertan parte. Orain dela bi urteko egiturari jarraituz, bi kanporaketa jokatu dira finalaren aurretik, bakoitzean seina bertsolarirekin. Lehendabizikoa martxoaren 8an izan zen Lukainkategi jatetxean. Bertan aritu ziren Aitzol Barandiaran, Nahikari Gabilondo, Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Izagirre, Miren Artetxe eta Beñat Ugartetxea.
    Bigarren kanporaketa martxoaren 15ean jokatu zen Gure Kabia elkartean Felix Zubia, Xabier Sukia, Iñigo Mantzisidor “Mantxi”, Iñaki Zelaia, Andoni Otamendi eta Oihana Bartrarekin.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa