Emakumea bertsotan jardunaldiak Oreretan 2013-04-15

Aranberri 'Xenpelar' bertsolariari buruzko ikerketaren aurkezpena bihar Errenterian

Errenteriako Berdintasun Kontseiluak 'Emakumea bertsotan' jardunaldiak antolatu ditu astearte eta ostgun honetarako. Elixabete Perez Gazteluk Joxepa Antoni Aranberri Xenpelar bertsolariari buruzko ikerketa egin du eta horren berri emango biharko hitzaldian. Hitzaldi hori 19:00etan hasiko da, udaletxeko areto nagusian.Emakume bertsolari bati buruzko lehen ikerketaren monografiko baten aurrean egon gintezke. Ostegunean, Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariak 'Emakumeak eta bertsolaritza. Begirada feminista bat' hitzaldia emango du. 19:00etan, Xenpelar Etxean.
Errenteriako Berdintasun Kontseiluak 'Emakumea bertsotan' jardunaldiak antolatu ditu astearte eta ostegun honetarako. Elixabete Perez Gazteluk Joxepa Antoni Aranberri Xenpelar (1865-1943) bertsolariari buruzko ikerketa egin du eta horren berri emango biharko hitzaldian. Hitzaldi hori 19:00etan hasiko da, udaletxeko areto nagusian.Emakume bertsolari bati buruzko lehen ikerketaren monografiko baten aurrean egon gintezke. Ostegunean, Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariak 'Emakumeak eta bertsolaritza. Begirada feminista bat' hitzaldia emango du. 19:00etan, Xenpelar Etxean. Errenteriako Berdintasun Kontseiluak gogorarazi du betidanik izan direla emakumeak bertsogintzan, “nahiz eta duela gutxi arte ez diren atera plazara”. Zentzu horretan, hori ezagutarazi nahi du kontseiluak.

Joxepa Antoni Aranberri ' Xenpelar', bertsolari
Joxepa Antoni Aranberri Errenteriakoa zen, Xenpelar-tarra. Frantzisko Petrirena Xenpelar ezagunaren arrebaren alaba, Xenpelar baztangak jota gaixo zegoela zaintzen hil zen arrebaren alaba, hain zuzen ere. Elixabete Perez Gazteluk dioenez, kalean modurik ez, nonbait, eta  Lantegian zein etxean kantatzen omen zuen Aranbarrik. Bertso idatziak ere baditu. Bere bertsoen osakera ikusita, garbi dago bertsolari zela Joxepa Antoni Aranbarri Xenpelar.

Lantegian kantatua
Terraza onetara
naizenian iyo,
bertsua botatzeko
Manuelak diyo;
Fanderitarrarentzat
nik ez det baliyo,
nere tokira nua
seriyo-seriyo.

Madalenako ermitari jarria

Begira egondu naiz
ateraño juanta,
negarrez zeguela
uste nuen santa;
neronek ere asko
ezpanuen falta,
ikusirik ermita
tristiaren planta


Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu