Ibaizabalen sari txiki bat irabazteagatik 2013-04-18

Joxepa Antoni Xenpelarren bertso zoragarriak

Joxepa Antoni Xenpelarri ezagutzen zaizkion lehen bertsoak dira hauek. Garai hartan, Azkuek zuzenzen zuen Ibaizabal aldizkariak bertso-paper lehiaketak antolatzen zituen. Gai ere berak jartzen zuen. Gaietako bi Neskazaharrak eta Mutilzaharrak. Errenteriko Enrike Elixetxek sekulakoak eta bi jarri zituen Neskazaharren kontra, sariketa irabazi egin zuen eta bere bertsoak publikatu egin ziren Ibaizabalen. Horrek eragin zuen haserrea bertsotan itzuli zion Joxepa Antoni Xenpelarrek. "Ibaizabalen sari txiki bat irabaztegatikan/gogora etorri zaizun guztia esan dezu gugatikan..."Maila eta fintasun handiko bertoak dira, denak banan bana irakurtzea merezi dutenak, eta Xenpelarren bertso maila agerian uzten dutenak.
Joxepa Antoni Xenpelarri ezagutzen zaizkion lehen bertsoak dira hauek. Garai hartan, Azkuek zuzenzen zuen Ibaizabal aldizkariak bertso-paper lehiaketak antolatzen zituen. Gai ere berak jartzen zuen. Gaietako bi Neskazaharrak eta Mutilzaharrak. Errenteriko Enrike Elixetxek sekulakoak eta bi jarri zituen Neskazaharren kontra, sariketa irabazi egin zuen eta bere bertsoak publikatu egin ziren Ibaizabalen. Horrek eragin zuen haserrea bertsotan itzuli zion Joxepa Antoni Xenpelarrek. "Ibaizabalen sari txiki bat irabaztegatikan/gogora etorri zaizun guztia esan dezu gugatikan..."
Maila eta fintasun handiko bertoak dira, denak banan bana irakurtzea merezi dutenak, eta Xenpelarren bertso maila agerian uzten dutenak.

1/ Ez nuen bada pensamenturik
zuri bertsuak jartzeko,
baina lagunak esan dirate
isilik ez egoteko;
motiborikan ez degu eman
zu horrela mintzatzeko,
ez diran gauzak esan dituzu,
dina da minberatzeko.

2/ lbaizabalen sari txiki bat
irabazteagatikan,
gogora etorri zaizun guztia
esan dezu gugatikan;
nik esan behar banu, munduan
zaude gaur guregatikan (1),
zu sendatzeko sendagarririk
etzan inungo botikan.
(Bertso jartzaile hori hiltzorian egon zen, eta jendea beregatik errezoan)

3/ Zenbait alditan zu sendatzeko
egin ditugu errezuak,
pena haundia ematen zigun
emazte eta gurasuak;
zeinek pentsatu zuk gure kontra
hola jartzia bertsuak?
ez gera hada zuk uste dezun
bezin enbidiosuak.

4/ Gu ernegatzen bizi gerala
senargaiarikan ez ta,
nere lagunen artean beintzat
orrelakorikan ezta;
neri sinisten ez badirazu
etxian hasi galdezka,
nik baino hobeto emango dizu
Bizentak errespuesta.
(Bizenta hau zen, nonbait, neskazaharren kontrako bertsoak jarri zituenaren arreba, eta ezkongabea hau ere)

5/ Zure amigo batek esan du
neskazar onik eztela,
horren ederki gure gainean
egin dezute pastela;
pruebarik asko berak baditu
hori egina eztela,
gure moduko pertsona ez da,
esango nuke bestela. (1)

6/ Gazteak monja juan dirala ta
gaur kulpa neskazarrari,
zure partetik nahi gaituzula
danok erritik biali;
bokazio hori ez bazeukaten
zertako ala ibili?
lagundutzia zuten etxean
aitari eta amari.

7/ Neskazarraren izenak denak
dituela ikaratzen,
horien jabe egin ezkero
egongo dela erretzen,
zerbait dutenak izanagatik
ez asteko oiek artzen ...
guretzat heste disparaterik
ez al zaizu gogoratzen?
----
8/ Eskian dela esan diguzu
gehienan errematia,
ezta seguru ezkonduak e
bide hortara ez juatia;
ia ikusi degun ezkero
gaur zure borondatia,
eskusatuko degu jotzia
zure etxeko atia.

9/ Etzait gustatzen relijiyoko
gauzak ahutan ibiltzia,
errespetoko gauza guztiak
serio tratatutzia;
harriturikan gelditu gera
zu horrela mintzatzia,
esperatzen det hoinbesterekin,
Enrike, konprenditzia.

10/ Edadetxoko nere lagunak
nahi nituen anparatu,
horiei gusto emateagatik
ditut ordainak bueltatu;
nahi badituzu lbaizabalen
oiek ere kopiatu,
eta saririk ematen hadu
gutaz ere akordatu.

Josepa Antoni Aranberri Petrirena


Aita Zabalak jasotako Joxepa Antoni Aranbarriren bertso gehiago hemen, Errenteriako bertsolari zaharrak liburuan, 213.garren orrialdetik aurrera.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri