2013-04-24

"Urteetako transmisio lanaz balorazio positiboa"

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak urteetako transmisio lanaren balorazio positiboa egin du, bertsolaritzaren geroratzean pauso eraginkorrak eman direla nabarmenduz. "Jakina da Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak, bere lehentasunen barruan duela bertsolaritzaren transmisioa. Urteak daramatzagu egiteko horretan, eta balorazio positiboa egiten dugu lortzen ari garen emaitzarekin".

Plan estrategikoa
Euskal Herriko Bertsozale Elkartean transmisioa hiru ardatzen bueltan lantzen da:  bertsolaritza ikastetxeetan lantzea, bertso-eskolak eta aisialdia edo jarduera osagarriak. Gipuzkoan ere lerro berean ari dira lanean.

Ikastetxeetan bertsolaritza lantzen, 11.000 ikasle
Dagoeneko egonkortzen ari da duela hamaika urte Gipuzkoako ikastetxeetan martxan jarri zen ahozkotasunaren eta bertsolaritzaren lanketarako proiektua. Hamaika mila ikasle ingururengana iristen dira hamahiru irakasleren artean. "Ziur gaude bertsolaritzaren bitartez hainbat ekarpen positibo eskaintzen diogula ikasleari, dinamika eta metodologia ludiko batean oinarrituta. Azken urtetan ia bere kasa hazi den proiektua izan da, eta horrek erakusten digu bide onean ari garela".

Bertso-eskola estra eskolarrak: 700 ume
"Bertso zaleon mugimenduarentzat ezinbestekoa da Bertso-eskoletan egiten
dugun lana. Etorkizuneko bertsolaritzaren harrobia dira, eta geure egitekoa da indartsu
eta egonkor mantentzea" dio Gipuzkoako Elkarteak Hezkuntza araututik elikatzen dira nagusiki talde hauek, eta gero eta indar gehiago hartzen ari dira, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko irakasle taldearen zer egina ere badelako bertso eskolen mugimenduari eragitea, eta Bertsozale Elkarteak dituen baliabideak eskaintzea, lekuan lekuko beharren arabera. Hezkuntza araututik bertso-eskoletara dagoen desberditasun handienetakoa, ikasleek idatzizko bertsoetatik bat-batekora ematen duten jauzia izaten da, eta ikasle zaletuenak batzen dira bertan.

Hainbat bertso-eskola autonomoak dira. Hau da, herritik eta herrirako sortutako taldeak. Dinamika propioa dute, eta hainbatek, bai eta izaera juridiko propioa ere. Bestalde, Bertsozale Elkartearen eskutik sortutako eta elikatutako bertso eskolak ere badira, nahiz eta azken helburua talde autonomoak bideratzea den.

Azken datu bilketaren arabera, estra eskolarretan dabiltzan adin txikikoak 430
dira, horietatik196 neska eta 234 mutil. Helduen taldeetan aldiz, 266, 62 neska eta 204
mutil. Azken urteetan, generoaren gaia mahai gainean egon da Bertsozale Elkartean, eta
lanean dihardugu zentzu horretan ere

Jarduera osagarriak
Jarduera osagarriek osatzen dute plan estrategikoa. Jarduera osagarriek bertso-eskoletan egiten den lana indartzea du helburu, eta neska-mutilak mugimendu baten parte sentiaraztea. Elkar ezagutzea eta bakoitzak bere herriko dinamikatik kanpo ikuspegia zabaltzea garrantzitsua delakoan, eta horren harira antolatu da Bertso Eskolen eguna ere. Udalekuak, topaketak, bisitak, Bertso Eskolen Egunak… Lekuan lekuko beharren araberako egitasmoak prestatzen dira eta aurrera eraman. Gipuzkoako Elkartearen hitzetan, harremanak sustatzeko eta bertso giroa elikatzeko ezinbestekoak dira gisa honetako asmoak.


Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa