Martxoan Bertsoa 2009-03-13

Literatur tailerra gaur, Harkaitz Canorekin

Joan zen astean izan zen tailerraren lehenengo saioa, eta bigarrena izango da gaurkoa. Bestalde, herriko txapelketako bi kanporaketa jokatuko dira asteburu honetan.
 Harkaitz Canok literatur tailerra gidatuko du gaur, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Joan zen astean izan zen lehendabiziko saioa, eta 20-22 lagun agertu ziren. Gorka Azkaratek azaldu duenez, "bertso eskolako ikasleez gain bestelako jendea ere hurbildu zen saiora. Azken finean, Harkaitz Canok ez zuen bertsoari lotutako azalpenik eman, sormenari buruz aritu zen. Esate baterako, berak liburuen hasierak nola pentsatzen dituen azaldu zuen".

 Saio teorikoa izan zen joan zen ostiralekoa, "berak eduki zuen hitza". Hala ere, aste honetarako lan batzuk bidali zituen, eta horren inguruan izango omen da gaurko saioa. "Praktikoagoa izango da, beraz".

 "Gustura" gelditu zen Azkarate. "Harkaitz Cano jardun atsegineko hizlaria da. Asko daki, eta, gainera, oso era pasionalean ematen ditu azalpenak".

 Gaurko saioak, lehengo astekoak bezala, bi orduko iraupena izango du.

 Bestalde, herriko bertsolari txapelketak ere aurrera darrai. Oraindik ere bi saio falta dira kanporaketa bukatzeko:

 GAUR, Motz tabernan, 23tatik aurrera:
  BEK (bertsolaritza ere krisian): Gorka Quevedo, Joseba Villarreal eta Gorka Ojanguren.
  Sociatak: Itziar Pildain, Gaizka Oiartzabal "Pitillo" eta Aitor Otegi.
  Gizon probalariak: Andoni Jaka, Egoitz Iturbe eta Aitor Aiastui.

 BIHAR, Aldiri tabernan, gaueko 23tatik aurrera.

 Orain arteko puntuazioak kontutan hartuta, honela dago sailkapena:

 1.Mihiluzeak:     185.75
 2 Oilarrak:       182.25
 3 Bi eta bat:     179
 4 Betigu:         174
 5 Beteranoak :    173.5
 6 Trikitilariak:  173.5
 7 Etamok:         173.0
 8 Akolitoak:      172.75
 9 Oketaberria:    172.75  

 Finala martxoaren 27an izango da, Gaztelekun. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»