ostiral gauean eta igande arratsaldean 2013-05-09

Lasarte eta Hendaiako bertsoak Hitzetik Hortzeran

Lasarte-Oria eta Hendaiako bertsoak emango ditu asteon Hitzetik Hortzerak.Lasarten, Bertso eskolak eta Ttakun euskara elkarteak antolatuta, ohiko moldeetan sartzen ez den bertso saioa egin ohi dute urte sasoi honetan. Bertsotan, Andoni Egaña, Jon Maia, Xabi Paya, Ane Labaka Unai Muñoa aritu ziren. Payak gaztelerara itzultzen ere aritu zen. Hendaian, Maddi Sarasua, Miren Artetxe, Alaia Martin, Igor Elortza, Sustrai Colina eta Odei Barroso aritu ziren, eta Maddalen Arzallus gai-jartzen.
Lasarte-Oria eta Hendaiako bertsoak emango ditu asteon Hitzetik Hortzerak. Lasarten, Bertso eskolak eta Ttakun euskara elkarteak antolatuta, ohiko moldeetan sartzen ez den bertso saioa egin ohi dute urte sasoi honetan. Bertsotan, Andoni Egaña, Jon Maia, Xabi Paya, Ane Labaka Unai Muñoa aritu ziren. Payak gaztelerara itzultzen ere aritu zen, Lasarteko kultur etxera bildutako erdaldunei saioa jarraitzen laguntzeko. Izan ere, hamarkadatan elkarren ondoan egonagatik, elkarren berri gutxiegi izan duten euskal eta erdal komunitateak elkarrenganatzeko ahalegina izan da Hango eta Hemengo bertso jaialdiaren helburua. Gai ematen, aurrez lantegi horretan sekula jardun gabeko lasartearrak aritu dira, horietako batzuk euskaldun-berriak.

Bisita Iñaki Petxarromani
Programako ardatza egingo duen jaialdiaren aitzakian, gaztetxotan euskaldundu eta bertsozaletutako lasartear batekin izan da Jon Artano. Iñaki Petxarroman Berria egunkariko zuzendariordeak bere esperientzia kontatu eta kazetaren erredakzioa erakutsi dio Martin Ugalde Kultur Parkean.

Hendaiako saion ere bai

Bertan Maddalen Arzallus izan zen gai-jartzailea. Eta inprobisatzen, berriz, Maddi Sarasua, Miren Artetxe, Alaia Martin, Igor Elortza, Sustrai Colina eta Odei Barroso. Mendi-Zolan gunean izan da aurten udaberrian egin ohi den saioa, eta dotorea atera zen. Horko bertsoak ere emango dituzte Hitzetik Hortzeran.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu