Eskolarteko Bertsolari Txapelketak 2013-05-31

Zarauzko taldea eta Mikel Iturriotz nagusi Gipuzkoan

Tolosako Leidor Antzokian jokatu da finala. Handien mailan Gemma Urteaga ere sailkatu da Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalera.
 Gaur jokatu da Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala Tolosako Leidor Antzokian. Txikien mailan honako talde hauek aritu dira bat-batean:

 -Oiartzun (Xuban Martiarena, Jokin Irastorza, Josu Ibarguren eta Aiora Mantxeño)
 -Zarautz (Ane Peñagarikano, Jone Makazaga, Irati Tolosa eta Libe Goenaga)
 -Aretxabaleta (Ixak Sarasua, Haizea Arana, Oihana Arana eta Mariaxe Ruiz de Austri)
 -Goierriko bertso-eskolako Ordizia taldea (Iraitz Sarasola, Oier Ibarzabal, Gartxot Ramirez eta Ane Beloki)

 Azkenean Zarauzko taldeak eraman du txapela, eta talde hori izango da Gipuzkoako ordezkaria ekainaren 22an Orion jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan.

 Handien mailan honako seikote hau atera da oholtzara:

 Eñaut Martiarena
 Maialen Akizu
 Eli Pagola
 Aitor Irastorza
 Mikel Iturriotz
 Aratz Igartzabal
 Gemma Urteaga
 Ane Zuazubiskar

 Handien mailan Mikel Iturriotzek jantzi du txapela eta Gemma Urteaga geratu da bigarren. Bi hauek izango dira Gipuzkoako ordezkariak Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean.

  Maialen Lujanbio aritu da aurkezle lanetan. Bertsolariek egindako lana epaitzen, berriz, Martin Aramendi, Maite Sukia eta Aitzol Astigarraga jardun dira.

 Idatzizko sariak

 Bat-bateko sariak bakarrik ez, bertsopaperetakoak ere banatu dira gaurkoan. LHko 3. eta 4. mailan June Pajares, Elene Rueda, Andoni Etxabe eta Intza Martin izan dira aipamena jaso dutenak. Irabazlea, berriz, Garazi Irastorza izan da.

 LHko 5. eta 6. mailan Naroa Aranburuk, Andrea Cocarcak, Aloña Salegik eta Xabier Agirrek jaso dute aipamena. Txapela Joane Aldalurrentzat izan da.

 DBHko Lehen Zikloan Jokin Gabilondo geratu da lehenengo. Aipamenak jaso dituzte Ane Peñagarikanok, Jokin Irastorzak, Josu Ibargurenek eta Ane Belokik.

 Azkenik, DBHko 2. Zikloan eta DBHOn Haritz Mujikak jantzi du txapela. Aipamena lortu dute Maialen Akizuk, Eli Pagolak, Lierni Rekondok eta Eñaut Martikorenak.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri