Gaur izan da aurkezpena 2013-06-11

Bertsolaritza ikertzeko kontratu deialdia zabalik

Bertsozale Elkartearen Ikerkuntza planean ageri diren ikergaiak aztertuko ditu aukeratzen den proiektuak. Mikel Laboa Katedrak, EHUko Euskara Errektoreordetzak eta Mintzolak jarri dute martxan deialdia.
 Mikel Laboa Katedrak, EHUko Euskara Errektoreordetzak eta Mintzolak bertsolaritza ikertzeko kontratu deialdia zabaldu dute. Gaur egin dute aurkezpena Villabonako Subijana Etxean. Bertan izan dira Iñaki Murua Bertsozale Elkartetik, Jesus Mari Makazaga EHUko Euskara eta Ikerkuntza Errektoreordetzatik, Juan Kruz Igerabide Mikel Laboa Katedratik eta Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldunditik. Iñaki Muruak azaldu duenez, "lehenengo aldia da bertsolaritzari buruzko doktorego tesia emateko gai garena". Bertsozale Elkartearen Ikerkuntza Planean ageri diren ikergaietan oinarritu beharko du tesia egiten duen ikerlariak. Ikerketa Ekintza Parte-Hartzailearen bidez eta urtebeteko prozesu baten ondoren osatu zen Ikerkuntza Plana, eta bertsolaritzaren inguruan dabiltzan 100 eragile eta aditu baino gehiagok hartu zuten parte prozesuan. Aurtengo deialdirako lau iker-lerro proposatu dituzte:

-Bertsozaletzeko arrazoiak eta mekanismoak ikertu adin ezberdinetan eta tokian tokiko ezaugarri soziolinguistikoak kontuan hartuz
-Herrialdeko BEren eskutik hezkuntza arautuan, bertso-eskoletan eta aisialdian egiten den lanaren metodologiaren eta emaitzen azterketa
-Bertsolaritzaren transmisio modu guztien azterketa: formala, ez-formala eta informala
-Bertsolaritzaren transmisioak hezkuntzako zein gizarteko esparru ugaritan egin dezakeen onura eta ekarpena aztertzea

Eskariak aurkezteko epea 2013ko uztailaren 10ean amaituko da. Deialdiaz informazio osoagoa www.Mintzola.com-en aurki daiteke.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu