Bertso-jaialdia Hondarribin 2013-09-02

Oporraldiaren amaiera

Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta Aitor Sarriegi aritu ziren kantuan Hondarribiako Santiago kalean. Karlos Aizpuruak egin zituen gai-jartzaile lanak.
Udako oporraldia amaitzear da eta horren adierazle da Hondarribiko bertso-jaialdia. Abuztuaren amaiera aldera egiten dute urtero eta han elkartzen dira hondarribiarrak eta udan herrira joaten diren bisitariak.

Udan kanpoan egin ohi dira saioak eta bi motatako entzuleak izaten dituzte bertsolariek: apropos bertso-saioa entzutera joaten diren bertsozaleak batetik; eta paseoan dabiltzala bertsolarien kantuak atentzioa eman eta gerturatzen direnak bestetik.  Guztira 300 lagun inguru elkartu ziren Santiago kalean edo Pisuzarra plazan.

Taldean osatutako bertsoaldiak izan ziren onenak. Saioa indartsu hasi zuten oporraldia amaitu eta lanean hasi behar duten lau langileren lekutik. Aitor Mendiluze alkatea, Sustrai Colina udaltzaina, Aitor Sarriegi hilerriko ehorzlea eta Alaia Martin tabernaria.
Jarraian, Karlos Aizpuruak aholkuak eskatu zizkion laukoteari datozen urteetan bertso-jaialdia egin ahal izateko. Krisia dela-eta arriskuan omen dago saioa eta aholku-sorta eman zieten bertsolariek herriko dirua kudeatzen dutenei.

Bakarkako lanetan, gai-jartzaileak jarritako puntuen erantzun zieten Alaia Martin, Sustrai Colina eta Aitor Mendiluzek; Aitor Sarriegik hiru bertso kantatu zizkion eskutitz baten harira emandako gaiari.

Saioaren amaieran, irailan hasiko den Txapelketa Nagusia izan zuten hizpide.


Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu