Basarriren mendeurrenean 2013-09-04

Egañak Basarriren bertsogintzaz jardungo du gaur Zarautzen

Andoni Egañak Inazio Eizmendi Basarri bertsolariaren bertsogintzaz hitzaldia emango du gaur arratsaldean Zarautzen, Basarriren mendeurrenaren harira egiten ari diren ekitaldien baitan. Hitzaldia 19:30etan izango da, Sortaldea kultur eremuan.
Andoni Egañak Inazio Eizmendi Basarri bertsolariaren bertsogintzaz hitzaldia emango du gaur arratsaldean Zarautzen, Basarriren mendeurrenaren harira egiten ari diren ekitaldien baitan. Hitzaldia 19:30etan izango da, Sortaldea kultur eremuan.

Hainbat ekitaldi urtean zehar
Iñaki Eizmendi Basarri bertsolariaren mendeurrenean hainbat ekitaldi antolatu eta burutu dituzte, apireltik azarora. Zarauzko Udala eta Motxian Bertso eskolaren ekimena da, eta hainbat erakunderen  lankidetza izan du: Bertsozale Elkartea, Foru Aldundia, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza eta Zarautz Abesbatza.
 
Ekitaldiak
Apirilean hasi ziren ospakizunak eta azaroa bitartean burutuko da egitaraua. Besteak beste, hitzaldiak eta bertso saioak egingo dira. Apirilean, Pello Esnalek eta Nikolas Zendoiak hitzaldi bana eman zuten: Basarriren kontalaritza lana eta Basarriren kazetaritza lana. Uztailean, Basarriren omenezko kontzertua eskaini zuen Zarauzko Abesbatzak. Abuztuan, Azken Portu auzoko jaietan, plaka jarri zioten Basarri bizi izan zen Azken Portu etxean. Eta gaur, Basarri eta bertsogintza hitzaldia emango du Andoni Egañak. Udazkenean, ekitaldi sortari amaiera emateko Basarriri buruzko erakusketa ere jarriko dute.

Basarri: bertsolari, idazle eta kazetari
Iñaki Eizmendi Manterola, Basarri, Errezilgo Granada baserrian jaio zen, 1913ko azaroaren 27an; baina zazpi urte zituenez gero Zarautzen bizi izan zen, familia osoa herri honetara bildu zen-eta bizitzera, Azken Portu tabernan. Hil ere Zarautzen hil zen, 1999ko azaroaren 3an, laurogeitasei urte betetzear zegoela. Bertso jarrietan ere lan handia egin zuen Basarrik.
 Aldizkarietan argitaratutako bertsoekin hiru bertso-bilduma kaleratu zituen: Basarri'ren bertso-sorta (1950), Kantari nator (1960) eta Laugarren Txinpartak (1966). Bestalde, bertsoz moldaturiko Atano III, bere bizitza bertsotan biografia ere egin zuen (1949).

 

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu