Gaur izango da bere aldeko hileta elizkizuna 2013-09-04

Jean Haritxelhar: Etxahun ikertu zuen gizona

Jean Haritxelhar: Etxahun ikertu zuen gizona
Etxahunen inguruan lan ugari idatzi zituen: "Deux chansons perdues d`Etchahun-Barkoche (1961)", "Le rythme poétique (4+7)-(4+6) dans la chanson «Intchauspeko alhaba dendaria» (1962)", "Etchahun et Chamisso (1963)", "Contribution a l´étude de la littérature basque: Martin Larralde-Bordachuri, le poète-galérien (1963)" eta "Etchahun eta Otxalde (1967)".
Joan zen igandean hil zen Jean Haritxelhar euskaltzale ezaguna. Euskaltzaindian egindako lanagatik zen bereziki ezagun: 22 urtez izan zen euskaltzainburuorde eta 16 urtez euskaltzainburu. Horrez gain, Baionako Museoko buru izan zen 22 urtez eta Udako Euskal Unibertsitatearen lehen saioak antolatzen ere aritu zen, besteak beste. Dena den, bertsolaritzarekin eta ahozko literaturarekin ere lotura nabarmena izan zuen Jean Haritxelarrek. Hala, Etxahunen inguruan osatu zuen doktoretza tesia, bi zatitan emana: "Le poète Souletin Pierre Topet-Etchahun (1969)" eta "L´Oeuvre Poètique de Pierre Topet-Etchahun (1970)". Horrez gain, Etxahuni buruzko beste hainbat idazlan ere kaleratu zituen: "Deux chansons perdues d´Etchahun-Barkoche (1961)", "Le rythme poétique (4+7)-(4+6) dans la chanson «Intchauspeko alhaba dendaria» (1962)", "Etchahun et Chamisso (1963)", "Contribution a l´étude de la littérature basque: Martin Larralde-Bordachuri, le poète-galérien (1963)" eta "Etchahun eta Otxalde (1967)". Gaur egingo da bere aldeko hileta elizkizuna Baigorrin, arratsaldeko 16etan.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu