2013-09-05

300 umeren gozamena bertso udalekuetan

Euskal Herriko osoko 300 ume ibiliko dira bertso udalekuetan, XVIgarren edizio honetan eta gehienak bertso eskoletako umeak dira. Zazpi txanda izango dira, Bertsozale Elkarteak eskainita. Bertsozale Elkarteak antolatzen dituen udalekuek, 16. edizioa dute aurtengoa. Lehen udalekua Hazparnen izan zen, 1998an. Euskal Herri osoko 20 haur bildu ziren, Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkarteak eta Udal Leku Elkarteak antolatuta.

Zazpi txanda, 300 ume eta gaztetxo eta bertso munduko 50 begirale
Udalekuetan guztira 7 Txanda eskainiko ditu, eta dagoeneko martxan dira lehenbizikoak:
    -Lekeitio (Bizkaia). Ekainak 24-27. Aiarako Etxahurren Ikastolako Guraso Elkartearekin antolatutako txanda.
    -Barria (Araba): uztailak 1-7. 9-11 urtekoak. Arabako Foru Aldundiaren eskaintzaren barruan.
    -Arrazola (Bizkaia). Uztailak 7-13. 9-11 urte
    -Orio (Gipuzkoa). Bi txanda:
        -Uztailak 8-14. 11-14 urte
        -Uztailak 15-21. 11-14 urte. Nafarroako Udal Euskara Teknikarien Sarearekin elkarlanean.
    -Bidarrai (Behe Nafarroa). Uztailak 13-22. 15-18 urte.
    -Irañeta (Nafarroa). Uztailak 21-27. 12-14 urte.
    -Zuhatza (Araba). Abuztuak 26-30. 9-11 urte.

Txanda horietatik 300 ume eta gaztetxo pasako dira uda osoan zehar. Begirale lanetan, berriz, bertso munduan esperinetzia handiko 50 laguneko taldea arituko da. Ume eta gaztetxoen arteko harreman sarean urteko ekitaldirik garrantzitsuenetakoak dira udalekuak, gerora urte osoko harremana elikatzen dutenak. Esperientzia gustatu, eta gehienek errepikatu egiten dute.


Bertsolariekin zuzeneko harrenama eta euskalki aniztasuna
Bertsolariekin zuzeneko harremana dute udalekutara doazen ume eta gaztetxoek. Txanda bakoitzean bertso afaria egiten da, eta gaztetxoek aukera duten euren erreferente direnekin jolasteko, hitz egiteko eta bertsotan jarduteko.
Aurten bertso-udalekutan bertsotara joango diren bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Eneko Fernandez, Julen Zelaieta, Iñaki Gurrutxaga, Odei Barroso, Iñaki Viñaspre.

Hizkuntza aldetik ere lanketa handia dakarte udalekuok. Euskal Herri osoko ume eta gaztetxoak biltzen direnez, "Euskalki aniztasuna da udalekuon ezaugarrietako bat. Euskarak funtzionaltasuna hartzen du Iparralde/Hegoaldeko haurrek elkar ulertzeko hizkuntza bilakatzen delarik" adierazi du Bertsozale Elkarteak.

Bertsoa ezezik, kantugintza ere lantzen dute Oskar Estangarekin. Txanda bakoitzean kantuak sortzen dituzte, guztien artean udalekuetako diskoa osatuz.


Bertso eskoletako umeek lehentasuna
Bertso-udalekuetako 5 txandatan,  izena ematerako orduan lehentasuna dute bertso-eskoletan dabiltzan haurrek eta gazteek. Horri esker, 5 txanda horietako kideen %77 (179 gaztetxo) bertso-eskolatan dabiltzan kideak izango dira. Izan ere bertso-udalekuen helburu nagusia da bertso-eskolan dauden haurrek udan ere euren zaletasuna sustatzea, motibazio horrekin bertso-eskolan jarrai dezaten; eta bertso-eskolan ez dabiltzan haurren kasuan, berriz, zaletasuna sortzea beren herriko bertso-eskolara jo dezaten.

Zehazki bertso-eskola hauetako haurrak izango dira aurten bertso-udalekuetan: 

Gipuzkoakoak: Hernani, Urnieta, Lasarte, Goierri (Ataun-Beasain-Ordizi), Irun, Arrasate, Zarautz, Zumaia, Getaria, Oñati, Erniarraitz, Urretxu-Zumarraga, Legazpi, Soraluze, Elgoibar, Larraul, Lezo, Hondarribia.

Bizkaiakoak: Santutxu, Orozko, Larrabetzu, Algorta (ALBE), Abadiño, Zornotza, Mungia, Gernika, Portugalete, Markina, Iurreta

Arabakoak: Aramaio, Lautada, Zalduondo, Laudio, Gasteiz

Nafarroa: Bortziri, Leitza,

Lapurdikoak: Hendaia, Baiona, Kanbo, Donibane Lohizune, Sara, Urruña

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri