Bertso-jaialdia Orbaibairren 2013-09-23

Nafarroa eta euskara lotuz

Orbaibarko Etxano baselizan egin zuten bertso-jaialdia hilaren 14an. Iñigo Ibarra, Jexux Mari Irazu, Julio Soto eta Odei Barroso aritu ziren kantuan Aritza Iriarte gai-jartzaile zutela.
Kilometroen arabera ez ditugu distantzia handiak Euskal Herrian baina euskarak errealitate oso ezberdinak bizi ditu eremu txikian. Aspaldi kendu zieten ahotik euskara orbaibartarrei eta orain berreskuratze-lanetan ari dira bailarako herritarrak.

Pasa den larunbaten, hilaren 14an, hamaseigarren aldiz antolatu zuten Orbaibar edo Baldorbako Jaia. Bailarako herritarrak elkartzeko asmoz, haurrentzako tailerrak, azoka, kontzertuak... egin zituzten eta lehenengo aldiz bertso-saioa.

Orbaibarko Oloriz herrian dagoen Etxano baselizan egin zuten bertso-saioa. Iñigo Ibarra, Jexux Mari Irazu, Odei Barroso eta Julio Soto aritu ziren kantuan. Aritza Iriartek egin zituen gai-jartzaile lanak.

Akustika berezia du baselizak eta bertsolariek aldarera eta gorantz begira abestu zuten euren hitzak ulertu ahal izateko; eta entzuleei bizkarra emanda. Ez da ohikoa hori, eta bertsolarien eta entzuleen arteko komunikazioan oztopo baldin bada ere,  hitzak eta doinuak hartu zuten indarra Orbaibarren.

Hiruzpalau bertsoaldi barruan egin ondoren,bertsolariak kanpora atera ziren entzuleei eta inguru ederrari begira kantatzera. 

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa