14 adituren azterketak 2013-10-04

Txapelketa Nagusiaren azterketa xehea Mintzolan

Arkaitz Goikoetxea, Jone Miren Hernandez, Xabier Paia, Xabier Sukia, Olatz Mitxelena, Teresa del Valle, Jexux Larrañaga, Andoni Egaña, Pio Perez, Pere Bescós, Anaís Falcó, Christian Simelio, Manex Agirrezabal eta Joxerra Garziak egingo dituzte azterketak, nork bere talaiatik.
 Bertsolari Txapelketa Nagusiaren inguruko azterketa egiteko asmoz, 14 adituren iritziak bilduko ditu Mintzola Fundazioak bere web orrian. Nork bere talaiatik, Txapelketari begirada bat botako diote aditu hauek.

 Jada sarean dago Arkaitz Goikoetxea filologo, itzultzaile eta bertso-eskolako irakasleak egindako artikulua: "Aniztasuna Txapelketaren bertsogintzan".

 Irailaren 4an hiru artikulu argitaratuko dira. Jone Miren Hernandez EHUko ikerlariak egindakoa ("Emakumeak txapelketan"), Xabier Paia ahozkotasunean aditu eta ikerlariarena ("Txapelketako bertsogintzaren ahozkotasun maila") eta Xabier Sukia kazetariarena ("Kanporaketetako bertsogintzaren azterketa").

 Abenduaren 9an beste lau artikulu izango dira sarean: "Abertzaletasuna Txapelketan" Olatz Mitxelena komunikazioan lizentziatuak idatzia; "Txapelketan, bertsolaritzan gertatzen ari denaz" Teresa del Valle EHUko Gizarte Antropologiako katedradun emerituarena; "Final-aurreetako bertsogintzaren azterketa" eta "BEC, BEC, BEC" Jexux Larrañaga antropologian doktorearena.

 Abenduaren 19an argitaratuko dira gainerako seirak. Andoni Egañak "2013ko Txapelketaz" idatziko du; Pio Perez EHUko ikerlariak "Emozioak txapelketan"; Pere Bescós Harvardeko unibertsitateko irakasleak "Alderdi kultural, komunikatibo eta sortzaileak Txapelketan"; Anaís Falcó musikologian adituak eta Christian Simelio Corrandistak "Txapelketaren musika. Katalunia eta Euskal Herriaren arteko aldeak"; Manex Agirrezabal informatikariaren "2013ko Txapelketaren datuen azterketa" eta Joxerra Garziaren "Finaleko bertsogintzaren azterketa".

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu