BTN13 2013-10-08

Hitzaren olinpiada

Hitzaren olinpiada
Amets Txurrukak bertsolaritzak eta kirolak dituzten antzekotasunez idatzi digu. Markina-Xemeingo kanporaketan izan zen txirrindulari bertsozalea.
Bertsolaritzan eta kirolean lau urtez behin mundua hankaz gora jartzen duen fenomenoa gertatzen da, Olinpiar Jokoez eta Bertsolari Txapelketa Nagusiaz ari naiz. Batean zein bestean, denbora luzez disziplinaz bezainbeste mimoz prestatuko lana jendaurrean agertzeko garaia izan ohi da.

2005ean konturatu nintzen kirolak eta bertsolaritzak hamaika antzekotasun zituztela. Peyresurden izan zen. Gertaera hark guztiz txundituta utzi ninduen.

Urte hartan lagun koadrilatxoa batu ginen Tourra ikustera joateko,tartean,nire tokaioa den Arzallus. Txapelketa Nagusia prestatzen ari zen. Autokarabanan lo egin ostean,gosaldu eta bakoitzak bere lanari ekin zion: batzuk errepidea margotzeari, nik, egunen batean Tourra korritzeko ilusioz entrenatzeari, eta Amets han utzi nuen esku artean liburu batekin.

Bospasei orduz mendiak gora eta behera ibili ostean autokarabanara iritsi nintzenean Ametsek liburu artean jarraitzen zuen. A zer nolako meritua! Munduan gertatzen zenaz egunean egoteaz gainera, errimak eta doinuak lantzen arituko zen antza edo… auskalo! Kontuak kontu, lan izugarria dauka Txapelketa Nagusiak ezkutuan.

Markinako kanporaketaren aurretik, kafea hartzen geundela, aldamenean bertsolari koadrila suertatu zitzaigun eta urduritasuna nabari zen. Gorputzean kirioak dantzan zebilkizkiela komentatzen zuten eta Txapelketako sintonia entzuteak sortzen zien barne bulkadaz ziharduten.

Ezaguna egin zitzaidan egoera. Nik,ez dut Joko Olinpikotan parte hartzerik izan baina  itzuli handietan bai eta 13 itzuli handitan izan arren, hasi aurreko egonezin hori behin eta berriz errepikatzen da.
Atsegina ez bada ere, seinale ona da ordea. Hori galdutakoan ilusioa ere galdu dela esan nahi baitu. Beraz, bertsolariak ilusioz daudela ikusirik eta zaleok pilotalekuak betetzeko prest,goza dezagun hitzaren olinpiadaz!

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu