Bertsolariak urduri daude? Gogotsu? Hemen beraien sentsazioak betekada seguru duen Altsasuko Burunda pilotalekura iritsi baino ordu batzuk lehenago.
Ez dago aurpegi berririk Altsasun. Duela lau urte kantatutako sei lagun igoko dira Burunda pilotalekuko oholtzara. Batzuk nahiko beterano dira gainera. Baina horrek ez ditu gehiegi kezkatzen.
Unai Agirrek bere laugarren partehartzean antzeko sentipenak izaten omen ditu saio aurreko egunetan, nahiz eta oraingoan pentsatzeko denbora asko gabe harrapatu duen “Bere neurrian zentratuta nago, baino aurten nahiko lasai” Saioan norekin tokatu zaionak ere ez dio buruhausterik ematen “Ez diot horri inportantzi handiririk ematen. Usteak askotan aldrebes ateratzen dira eta... Bertsolagun onak ditut eta saioa bera haber ondo ateratzen den, saio polita egiten dugun”
Jexux Mari Irazurena berriz bosgarrena txapelketa da eta inoiz baino gogo gehiagorekin sumatzen da. “Bai, gogo berezia daukat. Aspaldi honetan gustura ari naiz bertsotan, txapelketa prestatzen ere bai, eta heldutasunak eta experientziak ematen duen patxadarekin orain arteko txapelketa onena, borobilena egiteko aldartearekin nator. Gero ikusi behar ateratzen den edo ez baina…”
Erika Lagoma oraingoak denbora libre gutxiagorekin harrapatzen du “Lanpetu samar, baina oso pozik eta gogotsu. Expektatiba gabe, eta olatua harrapatzera. Saio berak konfiantza handia ematen dit. Denekin kantatu izan dut eta ondo konpontzen naiz.”
Beñat Gaztelumendi da denetan gazteena eta duela lau urtekoa ikusita jendeengan itxaropena pizten duena. Berak egoera oso desberdin ikusten du. “Duela lau urte fuerteago iritsi nintzen. Ahalegin asko eginda, eta olatu gainean tokatu zitzaidan txapelketa. Bukaera aldera pixka bat nekatuta iritsi arren oso ondo joan zen hura. Aurtengoa berriz mimoz prestatu dut nire ustez, baina akaso ez nago olatuaren gainean”.
Herrialdeetako bi txapeldun, orain txapela daramaten bi, izango ditugu Hendaian.
Oihane Perea (Araba) eta
Xabier Silveira (Nafarroa) Bigarren honek kezkaz ere begiratzen dio egunari “Ni ilusio handiz noa, gogotsu. Gero zaila da jakitea zer gertatuko den. Ni ondo nago begirunez prestatu naiz, baina gero zer dago gure esku %50a? Ni nerea egitera joan ninteke, baina horrek kointzidituko al du txapelketak eskatzen duenarekin?” Arabarra berriz, gogotsu dago " Altsasura begira, hortik aurrera gose gehigirik ez" eta batez ere jendearen oriomenean zerbait uzteko gogoa "Naizen bezala, plazan bezala azaldu nahi nuke. Somatu dut entzulegoak horren beharra ere baduela, eta horregatik txapelketari neurriko garrantzia eman eta bertsotan gozatu eta gozaraztea da nire iganderako helburua. Gerokoak gero!"
Bertsolariek ez dute berotasunik faltako Altsasun, dageneko sarrerak agortuta baitaude. Hori bai, jarraitu nahi duenak, zuzenean egiteko aukera izango du: bertsoa.com-en