Hamaika Bertute 2009-03-28

Saio berezia egingo du gaur Ataunen

Egoitz Zelaia, Aitzol Barandiaran, Beñat Gaztelumendi, Urko Egaña, Miren Artetxe eta Mikel Arrilaga ariko dira kantuan. Gai jartzaileak Iker Iriarte eta Egoitz Aizpuru izango dira.
Gaur gaueko 22tan hasiko da Hamaika Bertuteren saio berezia, Ataungo Herri Antzokian. Egoitz Aizpuru gai jartzaileak azaldu duenez, "saioan instrumentu musikalekin bapatean aritzearena izango da akaso berezitasunik handiena". Hain zuzen ere, trikitixa eta gitarra erabiltzeko asmoa daukate taldekideek. "Bestela, saio normala izango da gai aldetik eta".

 Hau ez da Hamaika Bertutek halako saio berezi bat egiten duen lehenengo aldia. Izan ere, orain dela aste batzuk Zizurkilen eskaini zuten emanaldia, Kabitik Plazara ekimenaren barruan. "Zizurkilen aurretik Zarautzen, Urteta auzoan izan zen lehen aproba. Emaitzak positiboak izan dira, jendeak gustura hartu ditu saioak".

 Hamaika Bertutek saioak prestatzerako orduan erraztasun batzuk ematen omen ditu: "saioak taldean prestatzen dira. Instrumentuekin kantatu beharreko doinuak denon artean aukeratzen ditugu eta elkarrekin ensaiatzen ditugu saioaren aurretik. Ezagutzen duzun jendearekin gauza berriak egitea beti da errazagoa, konfidantza dagoelako, batez ere".

 Taldeak, hala ere, orain artean ez du halako jaialdi askorik egin. Egoitz Aizpuruk azaldu duenez, "gai jartzaile bezala baino taldekide bezala gustatuko litzaidake Hamaika Bertutek bide desberdinak jorratzea. Uste dut bakoitzak dituen ideiak garatzeko beti dela ona taldean egotea. Ideiak eta taldea dagoen bitartean gauzak irtengo dira poliki poliki".

Gaur gaueko 22etan izango da saioa, Ataungo Herri antzokian. Honako bertsolari hauek ariko dira bertan:

 Egoitz Zelaia
 Aitzol Barandiaran
 Beñat Gaztelumendi
 Urko Egaña
 Miren Artetxe
 Mikel Arrillaga

 Egoitz Aizpuru eta Iker Iriarte ibiliko dira gaiak jartzen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu