Ostegunean hasiko da 2013-10-21

Sei emanaldi izango ditu aurtengo Bertsoaroak

Hiru astean izango dira emanaldiak: urriaren 24an, azaroaren 7an eta azaroaren 14an bertso-saioak egingo dira; urriaren 29an Xabi Payak hitzaldia eskainiko du Bertsolari Txapelketa Nagusiaz; azaroaren 5ean "Ez gara Palestinaz ari" emanaldi berezia izango da eta azaroaren 12an Igelaren Bandaren kontzertua.
 Nafarroako Bertsozale Elkarteak Iruñeko Udalarekin elkarlanean Bertsoaroa antolatu du aurten ere. Hiru astean, bertsoari lotutako sei emanaldi izango dira Iruñean.

 Urriaren 24an, ostegun honetan, alegia, hasiko da aurtengo edizioa. Iruñeko Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian bertso-saioa egingo da iluntzeko 20etan. Honako seikote honek kantatuko du Alaitz Rekondu gai-jartzaile duela:

 Julio Soto
 Beñat Gaztelumendi
 Erika Lagoma
 Eneko Lazkoz
 Alaia Martin
 Odei Barroso

 Urriaren 29an, berriz, Xabi Payak Bertsolari Txapelketa Nagusiei buruzko hitzaldia eskainiko du: "Lujanbiotik (1935) Lujanbiora (2013)". Txapelketaren historia eta bertan izandako bitxikeriak azalduko ditu. Civivox Iturrama zentroan izango da hitzaldia, iluntzeko 19:30etan.

 Azaroaren 5ean, berriz, "Ez gara Palestinaz ari" emanaldi berezia izango da Iruñeko Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian iluntzeko 20etan. Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariekin batera osatutako saioa da honakoa.

 Azaroaren 7an bertsolari gazteekin osatuko dute bertso-saioa. Joseba Beltza izango da gai-jartzaile. Bertsotan, berriz, honako hauek ariko dira:

 Irati Majuelo
 Mikel Lasarte
 Egoitz Gorosterrazu
 Maddi Sarasua
 Nerea Ibarzabal
 Amaia Iturriotz

 Azaroaren 12an Igelaren Bandaren musika emanaldia izango da Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian iluntzeko 20etan. Kantu eta dantza zaharren bertsio instrumentalak sortuko dituzte, azalpen eta inprobisazio tarteekin. Bixente Martinez, Hasier Oleaga eta Amaiur Cajaravillek osatzen dute taldea.

 Bukatzeko, azaroaren 14an bertso-saioa izango da Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian. Azken urteetan bezala, Ainhoa Aranburu izango da gai-jartzaile. Bertsotan, berriz, honako hauek jardungo dira:

 Maialen Lujanbio
 Jon Maia
 Xabier Silveira
 Julen Zelaieta
 Amets Arzallus
 Fredi Paia

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa