BTN13 2013-10-30

Arabako plazetan

Iñigo Etxezarretak, En Tol Sarmiento musika-taldeko kideak, bertsogintzak eta musikagintzak dituzen antzekotasunei buruz eta Arabar Errioxan horrelako ekimena egiteak duen garrantziaz hitz egin digu asteko kolaborazioan.
Uda bukatu ostean ideia bat sartu zitzaidan buruan: Arabako bertsolaritzak eta En Tol Sarmiento taldeak hainbat antzekotasun ditugula lurraldea konpartitzeaz gain.

Alde batetik, bion ‘habitat naturala’ plazetan dago, hau da, gure barnean daramagun onena herriko plazetan eskaintzen dugu. Bestetik, entzulegoaren erantzunaren morroi gara, izan ere, beraien erantzuna ezinbestekoa dugu patxadaz aritzeko. Gainera, bion arteko konexio berezi bat sortu behar da emanaldiak nolabaiteko zentzua izateko. Azkenik, bai bertsolariek, bai E.T.S. taldekideok xede bakarra dugu, ondo pasatzea.

Oiongo bertso saioa atsegin gertatu zen. Giro epela, lasaia eta ohiko urduritasunez inguratuta. Halaber, emanaldi berezia izan zen. Ez frontoi barruan gertatu zenagatik, baizik eta Euskal Herriko inguru horretan ospatu izanagatik. Jendearen erantzunak argi utzi zuen bertsolaritzak eta euskal kulturak zentzua duela eta oraindik asko esateke duela Arabar Errioxan.

Ez naiz bertsotan aditua, onartu behar dut. Dena den, bertsoez gozatzen dudan bakoitzean, bertsolarien inprobisatzeko ahalmenak eta egoera guztietara moldatzeak betiere harrituko nau. Musikari guztiok ezin dugu gauza bera esan…

Iñigo Etxezarreta. Musikaria, En Tol Sarmiento taldeko abeslaria

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu