Bertsolari Txapelketa Nagusiari lotuta 2013-11-04

Euskaltegietako 1200 ikaslek bertsolaritza ezagutuko dute

Euskaltegietako 1200 ikaslek bertsolaritza ezagutuko dute
Miranda de Ebrotik Maulera bitartean, 30 euskaltegitan saio didaktikoak eskainiko dira txapelketako saio bat jarraitzeko beharrezko ezagupenak emateko. Denera 43 saio didaktiko eskainiko dira.
 Bertsolari Txapelketa Nagusiak oihartzun handia du euskal komunitatean. Irail bukaeran hasi eta abendu erdialdera arte, interes handia pizten duen ekimena da. Euskaltegietan ikasten ari diren ikasleentzat amu ona delakoan, Bertsozale Elkarteak hainbat euskaltegirekin elkarlanean saio didaktikoak eskainiko ditu. Helburua ikasleek Bertsolari Txapelketa Nagusiko saio bat jarraitzeko beharrezko heldulekuak edukitzea da. Horrez gain, Bertsolari Txapelketa Nagusiak bertsolaritzaren mugimenduarentzat duen garrantziaz ariko dira eta bertsolaritza munduko ahozko inprobisazio kantatuen artean ere kokatuko dute.

 Denera 30 euskaltegitan 43 saio didaktiko izango dira, eta 1200 ikaslerengana iritsiko dira. Miranda de Ebrotik Maulera bitartean izango dira saioak. Eta irakasle lanetan ere bertsolariak ariko dira: Ainhoa Aranburu, Xasbi Paya, Beñat Vidal, Ruben Sanchez, Joanes Etxebarria, Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Jokin Labayen.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu