BTN13. Bigarren finalaurrekoa Tolosan 2013-11-08

Lasai eta gogotsu

Lasai eta gogotsu
Asteburu honetako bigarren saioa Tolosan izango da, Usabal kiroldegian arratsaldeko 17:30ean. Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa izango da hau eta bertan kantuan entzun ahal izango ditugunak: Jexux Mari Irazu, Unai Iturriaga, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Igor Elortza, Amaia Agirre eta Etxahun Lekue.Beraiekin hitz egiteko aukera izan dugu eta begira nola aurkitu ditugun iganderako.
Asteburu honetako bigarren saioa Tolosan izango da, Usabal kiroldegian arratsaldeko 17:30ean. Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa izango da hau eta bertan kantuan entzun ahal izango ditugunak: Jexux Mari Irazu, Unai Iturriaga, Iñigo Mantzizidor “Mantxi”, Igor Elortza, Amaia Agirre eta Etxahun Lekue.Beraiekin hitz egiteko aukera izan dugu eta begira nola aurkitu ditugun iganderako.

AMAIA AGIRRE
“Egia esan, behin ere baino lasaiago nago, presio gutxi sentitzen dut. Denbora gutxi izan dut horretan pentsatzeko ere. Txapelketako xomorro hori hortxe daukat, alarma piztuta sentitzen dut, baino askotan gogoratu ere ez. Ez dut askorik entrenatu., mentalki saioa eta txapelketa bera, erlatibizatu nahian nabil, duen garrantzia, pisua eman eta  ni Tolosara saio normala egitera joango naiz”

IGOR ELORTZA

“Ni antzera nago. Hau da, kanporaketa aurretik nengoen moduan. Orduan presioa nuen, nolabait konpromiso edo derrigorrezko moduan sentitzen nuelako pasatzea, eta orain aurrera begirako ilusioz. Gogotsu nago, lanak eginda nator eta ea saioak hasieratik tentsio ona duen eta bertso bakoitzari intentzio garbia eman ahal diodan. Saioa bera borrokatua ikusten dut. Berezia sentitzen dut, Unai (Iturriaga) bertan dagoelako… Txapelketetan gero ez da erraza izaten beti asmatzea, gero guk, jendeak, asko espero izaten du… baina gure saioak ona ateratzeko aukerak baditu”

ETXAHUN LEKUE
“Oso trankil nago. Ez dakit, aurreko saioetan nuen ardura edo gainetik kenduta. Azken entrenamenduak egiten gabiltza aste honetan eta buelta asko eman barik semifinal on bat egiteko gogoarekin. Aurreko txapelketetan beti eduki dut sentsazio hori lehen fasean ondo aritu, eta ez nuela semifinal on bat egiten eta ea oraingoan egiten dugun. Horrek behar bada  beste bat egiteko aukera emango lidake gainera”

IÑIGO MANTZIZIDOR  “MANTXI”

“Lehengo aldian oso lasai. Izugarrizko gogoa daukat eguna iritsi eta kantuan hasteko. Uste dut presio handia kendu dudala burutik , eta orain, zentzu onean esanda baino gogoratu ere ez naiz egiten. Pentsatzen dudan bakoitzean gogoa etortzen zait.  Erronka txiki bat badugu hor lehen hemezortzietan sartzea, baina ez da lehengo kezka hura.  Solturakin sentitzen naiz, gero igual egunen berean kaka eginda jartzen gara, baina lasai nago”

JEXUX MARI IRAZU

"Itxura polita dauka Tolosako saioak. Talde erakargarria da eta edarra izateko modukoa bada. Ni, oso gustura nabil. Lan dexente eginda nago, mentalizatuta, aurrekoan ere esaten nuen txapelketarako onenean. Gauzak horrela helburu moduan? Finala hor dago, horretarako aurreneko saio hau ona egin behar da. Nik horixe nahi nuke eta bigarrenera aukerekin joan. Ez diot finalaren presioa jartzen nire buruari. Lehen kantatu izan dut finaletan eta horrek beti behartu izan nau. Orain presioa ez, baina grina inoiz baino gehiago".

UNAI ITURRIAGA

“Kantatzera joango naiz Tolosara, eta ahal bada ondo. Esperantza badaukat eta ilusioa ere bai. Amets gehiegi egin gabe. Txapelketak harrapatzen nau momentua ere ez da onena, beste zenbait ardurekin. Baina tira, tamainan preparatu dugu eta gogoa eta ilusioa baditut. Nahiko nuke finalean kantatzea, eta horretarako lehen saioa ona egin behar.
Duela lau urte lehenengoa ez zen ona izan eta… Baina aldarte kontua ere izaten da. Ea aldarte ona lortzen dudan eta hortik aurrerakoa ikusiko da”

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri