Munduko Kantu Inprobisatuaren Jardunaldiak Mintzolan 2013-11-07

Informatika eta antropologia bertsolaritzan

Manex Agirrezabal, Bertol Arrieta eta Jexux Larrañagak eskainitako hitzaldiak entzun ahal izan ziren atzo Mintzolan. Hemen dituzue hitzaldiak ikusgai.
Manex Agirrezabal eta Bertol Arrieta informatikariak eta ikerlariak dira eta "1986-2009 urteen arteko Txapelketa Nagusien azterketa" egin zuten.

Jexux Larrañaga antropologian doktoreak "Jolas sakona" izeneko hitzaldia eskaini zuen.

Hurrengo hitzaldiak abenduan izango dira, Txapelketa Nagusiko finalaren bezperatan. Abenduaren 11an Kubako kantu inprobisatua, repentismoa aztertuko dute hiru kubatarrek, hiru alderditatik: Patricia Tápanesek soziologiatik, Haiydée Hernández Arencibiak filologiaren ikuspegitik eta Sonia Pérez Cassolak musikologiatik.

Abenduaren 12an Andoni Egañak Basarri hartuko du mintzagai "Basarri eta bertsogintza" izeneko hitzaldian. Jon Sarasuak  "Bat-bateko kantuaren ehunaz" arituko da eta Ana Zarina mexikarrak Mexikoko trobadoreen berri emango digu. Amaieran, inprobisazio kantatuan arituko dira Andoni Egaña eta Ana Zarina.

Bukatzeko, abenduaren 13an Herrialde Katalanetatik etorriko diren Anaís Falco eta Pere Bescos-ek hitzaldi bana eskainiko dituzte, "Kataluniako kantu inprobisatua gaur egun" eta "Performanceetako alderdi kultural, komunikatibo eta sortzaileak".  Jardunaldiei amaiera emateko bertso- eta glosa-saioa eskainiko dute Chirstian Simelio, Anaís Falcó, Miren Artetxe eta Gillen  Hiribarrenek. Carles Beldak egingo ditu itzulpen-lanak trikitixa jotzearekin batera.

Jexux Larrañaga
2013-11-06 Amasa-Villabona

Manex Agirrezabal eta Bertol Arrieta
2013-11-06 Amasa-Villabona

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu