Luis Rezola Arana (Tolosa, 1914-1993), Tximela Kapitanaren Izarrak izeneko lan berria argitaratu du Joseba Tapia musikariak, haren bertsoak musikatuta. Hemezortzi sorta dira, molde ezberdinekoak, 1936ko Espainiako Gerrak Euskal Herrian izan zuen eragin lazgarria oinarrian dutenak.
Luis Rezola Arana (Tolosa, 1914-1993), Tximela Kapitanaren Izarrak izeneko lan berria argitaratu du
Joseba Tapia musikariak, haren bertsoak musikatuta. Hemezortzi sorta dira, molde ezberdinekoak, 1936ko Espainiako Gerrak Euskal Herrian izan zuen eragin lazgarria oinarrian dutenak.
Luis Rezola Arana (1914-1993), Tolosako tximelatarretan sortu zen. Hamabost urteko
hasi zen tailer mekanikoetan lanean eta lagunartean bertsoak moldatzen. Zaletasun
handia zeukan. Altxamendu faxista hasi orduko sartu zen erresistentzian (1936,
uztaila). Gero Eusko Gudarostean enrolatu zen, Loiola batailoian aurrena, Lenago Il
izenekoan gero. Gorbeian, Oizen, Gernikan eta Bilbon borrokatu zen. Hogeita bi urte
zituela egin zuten kapitain, izardun gazteenetakoa bihurturik.
Joseta Tapiak bere gunean adierazten duenez, "idaztea, preso egonik,
askatasuna bizitzea da. Dueso espetxe gogorretik ihes egiteko hasi zen idazten Tximela
kapitaina: alerta bat gizarteari edo geroari, salaketa garratza, sufrimenduaren
lekukotza. Gosea, eritasunak, herrimina. Epaiketa militarrak. Anaia bat frontean hila.
Bestea zauritua, Iparraldean aterpeturik. Ama semeen aztarrenik hartu ezinda. Eta
gaua, gaua bere sarraila hotsekin: jendea ateratzen fusilamendura.
Kantu sorta zirraragarri bat osatu zuen horrela Tximela kapitainak, Duesoko Kantutegia
izenda genezakeena Joseba Tapiak musikatu eta gero.
Sei zaineko gitarra batek lagunduta"Sei zaineko gitarra batek lagundu dit idatzia kantu bihurtzen" dio Joseba Tapiak. "Gitarra jotzeko modua antzinakoa da. Estiloa ezaguna egingo zaizue. Kantaera ere bai. Gaia, betikoa dela esan
liteke. Baina entzungo dituzuen kantuok, ederrak dira".
Emanaldiak Abenduak 7, larunbataErroma Euskal Astea
Abenduak 13, ostiralaAtaun. Aia
Abenduak 14, larunbataZarautz Bunkerra
Abenduak 20, ostiralaZaldibi
Abenduak 27, ostirala, 21:00etanDonostia
Lugaritz. Imanol Larzabal
Abenduak 29, igandeaLarrabetzu
Gaztetxea
Urtarrilak 25, larunbataZugarramurdi
Fitxa teknikoaJOSEBA TAPIA
ahotsa/gitarra
LUIS FERNANDEZ
biolontxeloa
JEXUX ARANBURU
organoa
JONAN ORDORIKA
soinu teknikaria
JUANBA BERASATEGI
azala eta kaiera
KEPA GONZALEZ
Joseba Tapiaren argazkiak
AGURTZANE AIZPURU
ekoizpena
Zakurraren biolina - www.josebatapia.com