Munduko kantu inprobisatuaren jardunaldiak 2013-12-13

Herrialde katalanetako kantu inprobisatua gaur Mintzolan

Herrialde Katalanetako kantu inprobisatua izango da gaur Mintzolan mintzagai. Duela urte batzuk hasi ziren bertako tradizioak berreskuratzen eta geroztik egin dute bide, bai Katalunian, bai Balear uharteetan zein Valentzian. Kasu honetan Kataluniako egoeraren berri zuzenean izateko parada izango dugu gaurkoan. Amaieran, bertso eta glosa saioa ere izango da. Jardunaldiak 19:00etan hasiko dira.
Herrialde Katalanetako kantu inprobisatua izango da gaur Mintzolan mintzagai. Duela urte batzuk hasi ziren bertako tradizioak berreskuratzen eta geroztik egin dute bide, bai Katalunian, bai Balear uharteetan zein Valentzian. Kasu honetan Kataluniako egoeraren berri zuzenean izateko parada izango dugu. Horrezaz gain, katalan ikerlari batek, Harvardeko Unibertsitatean ari denak, bertsolaritza apartatu du ikertzeko asmoz: Homeroren bertsoekin konparatzera iritsi nahi du. Baina aurretik, publikoaren erreakzioak bertsolariaren sorkuntzan duen eragina eta BCBLek gauzatu ikerketaren ondorioak aztertu nahi ditu.
      
19:00    “De cançons i de corrandes”: una introducción al canto de texto improvisado en catalán. Anaís Falcó Kataluniako corrandista.
19:45    Performanceetako alderdi kultural, komunikatibo eta sortzaileak. Pere Bescos. Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatea. Harvardeko Unibertsitatean post-doktoratua egiten ari da.
20:30    BERTSO ETA GLOSA SAIOA: Christian Simelio (Katalunia),  Anaís Falcó (Katalunia), Miren Artetxe (Euskal Herria) eta Gillen Hiribarren (Euskal Herria).
     Trikitilari eta itzultzaile: Carles Belda

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu