PERE BESCOSPere Bescós Prat. Barcelonako Unibertsitate Autonomoan
Filologia klasikoan lizentziatua. Barcelonako Pompeu Fabran
doktoratu zen “Komunikazio eleaniztuna” arloan. Doktore
ondokoa egiten ari da Harvardeko (AEB) Unibertsitatean.
Gaur egun, Pompeu Fabra Unibertsitateko irakasle da;
irakaskuntzan eta ikerketan ari da aldi berean. Homeroren
poesia eta bertsolaritzaren arteko ikerketa konparatibo bat
egin asmoz Europa mailako proiektu bat diseinatu berri du
Mintzolarekin elkarlanean.
CHRISTIAN SIMELIOCorrandista da Christian; katalaneraz inprobisatzen ditu
kantuak. 15 urte darama kantua inprobisatzen, batez ere
Katalunian ezagun diren generotan trebatua da. Horrezaz
gain, hainbat esparru eta elkarteetan dinamikak sortzen dabil,
eta hari esker ekimen ugari, horietako asko kantu
inprobisatuari lotuak gauzatzen dira egun Katalunian.
ANIS FALCOEtnomusikologian lizentziatua da. Hamaika esparrutako
musika tradizionalaren interpretea ere bada. Kataluniako
hamaika festetako musika adierazpenen ikerlaria. Hemengo
eta hango musika topaketen ohiko antolatzailea. Gainera
Centre Artesá Tradicionàrius guneko biolin tradizionalaren
irakasle ere bada.
MARTIN CHOCHOLAIkertzaile txekiarra da. Bertsolaritzaren eta identitatearen
arteko harremana ikertzen ari da.
HAYDEE HERNANDEZLa Habanako Unibertsitatean egin zituen filologia ikasketak.
Kulturaren soziologiari buruzko eta Kubako kulturaren historiari
buruzko gradu-ondokoak eginak ditu. 3. gradu-ondoko bat ere
egina du: kulturaren sustapenari buruzkoa. Kubako kulturari
buruzko diploma ere badu. Arte museoan, enpresa artistikotan
eta musika herrikoiaren zentro nazionalean aritu da beharrean.
Gaur egun, dezimaren eta bertso inprobisatuaren zentro
iberoamerikarrean egiten du lan; zehazki repentismoa eskoletan
haurrekin lantzeko proiektuaren koordinatzaile orokorra da.
Guijarro taldearen baitan ari da lanean.
SONIA PEREZMusikologia ikasketak egin zituen. Bestelako ikasketak ere
egin ditu, esaterako; negoziazio komertzialei buruzko graduondokoa,
konplexutasunari buruzko gradu-ondokoa eta
musikoterapiari buruzko diplomatura.
Kubako arte eskola nazionaleko musikaren historiaren
katedrako zuzendaria eta irakasle izan da. Musikarientzat den
trebatze profesionalerako Ignacio Cervantes eskolako
zuzendari ordea izan da. Musikari buruzko hamaika artikulu
idatzi eta ikerketa gauzatu ditu. Halaber, hitzaldiak eman ditu
hainbat unibertsitatetan. Ikerketa horiek direla medio saritua
izan da. Guijarro taldearen baitan ari da lanean.
Diska ekoizle, idazle, irratiko zein telebistako musika
programen esatari eta zuzendaria izan da. Musika ikuskizunen
zuzendari artistiko bezala ere jarduten du. Irratiko programen
gidoilari zein esatari lanengatik saritu izan dute.
PATRICIA TAPANESHabanako Unibertsitatean ikasi zuen soziologia. Kubako
nortasun nazionalari buruzko eta antropologia kulturalari
buruzko gradu-ondokoak ere eginak ditu. Hamaika
egitasmotan hartu du parte, besteak beste, Kuba osoan
repentismoa (Kubako kantu inprobisatua) haurrekin lantzeko
eskolen proiektuan, Kubako kultura ministeritzatik bultzatu
zen proiektuan . Ikerketak egin ditu: kantu inprobisatuaren
arlo soziala eta sinbologia ikertu ditu. Kantu inprobisatuaren
diasporari buruzko ikerketan ari da gaur egun. Kubako kultura
herrikoiari eta ahoztasunari buruzko dokumental eta diska
askotan parte hartu du. Uneotan Guijarro taldean ari da
lanean, Kubako kultura herrikoi eta tradizionala babestearen
aldeko taldean.
ANA ZARINA PALAFOXMusikaria, idazlea eta trobadore mexikarra da Ana Zarina
Palafox Méndez (Ciudad de México, 1965). Etnomusikologian
aditua eta kultur kudeaketan ere ikasketak eginak ditu. Gaur
egun, Mexikoko Liefde A.C. elkartean ari da lanean, genero
indarkeriaren alorrean; gobernuaren hainbat erakundeekin,
landa lanean ari da musikari eta trobadore gisa, beti ere
genero ikuspegiaren arabera. Hamaika musika taldeko kide,
KD ugari plazaratu ditu, inprobisazioari buruzko ikastaldi
ugari eman eta antzerki eta narraziotako liburu anitz
argitaratu ditu. 2012an repentismoari buruzko lehen on-line
ikastaroaren monitore izan zen.
PAULU ZEDDACagliarin sortua, Sardinian, 1964an. Cantadori (bertsolari)
profesionala da, "mutetu longu" tradizioaren arabera
kantatzen du. Sardiniako kantu inprobisatuari buruzko zenbait
lan idatzi eta argitaratu dizkiote. Cagliariko Unibertsitatean
etnosicologia eskolak ematen aritu zen. Oral
Tradition aldizkariko refereea da.
JOHN ZEMKEJohn Zemke Missouriko Unibertsitateko irakaslea da. Zemke
eResearch zentruko eta ahozkotasun tradizionalaren ikerketa
zentruko zuzendaria da. Horrezaz gain, Oral Tradition aldizkari
ospetsuko editorea da. Espainiako Erdi Aroko literaturan
aditua da, nahiz bere interesik handiena hispaniar
ahozkotasun tradizionalean duen. Erdi Aroko dokumentuak
aztertzen ditu, eta haietan ahozkotasunaren alderdiak batez
ere.
ELIN HG JONESWalestarra. MERCATOR Institutuko zuzendaria. Waleseko
Hizkuntza eta Kultura zuzendaria Aberystwyth-eko
Unibertsitatean.
DEWI HUW OWENWalestarra. MERCATOR Institutuko ikerlaria, Aberystwyth-eko
Unibertsitatea, eta kantu inprobisatzailea.
LOWRI JONESWalestarra. Bangor-go Unibertsitatea, ikerlaria, musikaria.
LEUSA LLYWELYNWalestarra. Waleseko literatura erakundeko langilea,
ikerlaria, idazlea.
GRUFFUDD EIFION OWENWalestarra BBC Wales telebistaran gidoilaria eta kantu
inprobisatzailea.
CATRIN DAFYDDWalestarra. Kantu inprobisatzailea.
ALDO CAPPAISinnain (Sardinia) sortu zen 1950. Inprobisatzailea. Cagliariko
herrialdeko idazkari orokorra izan zen 2009. urtea arte.
Cappairen eragina eta lana gakoa izan dira herrialdeko
batzarrak sardinieraren estandarizazioari buruzko legeak onar
ditzan.
ALBERT CASALSAntropologia sozial eta kulturalean lizentziatu den ikertzaile
kataluniarra da. Irakasle ikasketak ere egin zituen, musika
espezializazioan. La cançó amb text improvisat: Disseny i
experimentació d’una proposta interdisciplinària per a
Primària izeneko doktore tesia idatzi zuen 2009an. Bere
ikerlerro maiteena kantua – eskola binomioa da. Egun
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan da irakasle, espresio
musikalaren, plastikoaren eta gorputz espresioaren didaktika
departamenduan.
MATEU MATES “XURI”Santa Margalida, 1982. Mallorkako glosadorea da. Mallorkan
eta Mallorkatik kanporako hamaika saiotan kantatu du. Kantu
inprobisatua lantzeko tailerrak ematen ditu eskoletan, kultur
etxeetan zein udalekuetan. Beste hizkuntzetako
inprobisatzaileekin aritu izan da kantuan. Diari de Balears-en,
Balearretako egunkarian, dezima bat argitaratzen diote
egunero. Katalan Herrietan kantu inprobisatuaz bizi den
bakarra da bera.
SARA GONZALEZMadrildar hau Artearen Historian lizentziatua da. Gizarte eta
Kultur antropologiako gradu-ondokoa egina du. Doktore tesia
egiten ari da Espainiako ondare ez materialaren artatzeari
buruz. Ikertzeaz gain Espainiako ondare kulturalaren
institutuan ari da lanean.
PIO PEREZPio Perez Aldasoro (Pasai Donibane 1963). Gizarte
Antropologian doktorea eta UPV/EHUko irakasle agregatua,
Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.
Egun, (MHLII) Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan
Ikertaldearen partaidea da.
MANEX AGIRREZABALManex Agirrezabal (1988, Zumarraga): Informatika ikasketak
burutu zituen Donostiako informatika fakultatean. Karrera
bukaerako proiektu gisa "Bertsotarako Arbel Digitala"
proiektua aurkeztu zuen, bertsotan ikasteko web interfazea,
www.bertso-eskolak.com helbidean erabilgarri dagoena.
Ondoren, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua
masterra egin zuen. Geroztik poesia eta bertso sorkuntza
automatikoaren ikerketan dihardu, bere doktorego tesiaren
baitan, Mintzolakin zein Xenpelar Dokumentazio
Zentroarekin auzolanean.
JOXERRA GARZIAFilosofian eta Kazetaritzan lizentziatua da eta Ikus-entzunezko
komunikazioan eta publizitate arloan doktore –gaur egungo
bertsolarien baliabide poetiko-erretorikoak izeneko tesia egin
zuen–. Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle izan da; egun
erretiraturik dago. Eta idazlea ere bada. Horrez gainera,
euskal prentsan eta irratietan kolaborazioak egiten ditu. Bere
ibilbide profesionala oso lotua egon da hedabideen munduari
eta bertsolaritzari: irratian eta telebistan bertso-programak
egin eta zuzendu ditu hainbat urtez. Eskoletan bertsolaritza
lantzeko material didaktikoa prestatzen ere aritu zen eta bere
lanak erreferente dira bat-bateko bertsogintzaren fenomenoa
azaltzeko eta ulertzeko orduan. Euskal Idazleen Elkarteko
lehendakari izan zen.
XABIER PAYAAlgortan sortua, 1982an. Interpretaritza eta itzulpengintza eta
piano ikasketak ditu eginak. Itzultze, bikoizte, ikertze eta
irakasle lanetan aritua da. Fredi anaiarekin eman zuen izena
Algortako bertso eskolan, eta eskolarteko txapelketan nahiz
bestelako txapelketetan saritu izan dute; Bizkaiko txapela
irabazi zuen 2006an. Egun Donostia 2016 proiektuan ari da
lanean.
XABIER AIERDISoziologian Doktorea da. Euskal Herriko Unibertsitateko
(EHU) irakaslea. IKUSPEGI zuzendu zuen, Inmigrazioaren
Euskal Behatokia. CIVERSTYko partaidetza eta BEGIRUNEKOA
(Inmigrazioaren ikerketarako EHUren laborategia) uztartu
ditu. Egun Eusko Jaurlaritzan ari da Lan eta Gizarte politika
sailean aholkulari gisa. Bertsozale Elkartearen ekimenez egin
zen Bertsozaletasunaren azterketa soziologikoa zuzendu zuen
2005ean.
ERIC DICHARRYEric Dicharry Jauna lapurtarra da. Baionan sortu da eta
Ziburun bizi da. Antropologoa da. Maskaradak, euskaldunen
barrea, arte garaikidea, bertsolaritza, hezkuntza zientziak
ikertu zituen. Bere tesia Pariseko Ecole des Hautes Etudes en
Sciences Sociales-en aurkeztu zuen 2009 urtean, Daniel Fabre
antropologoaren zuzendaritzapean. Geroztik Baionako
Herriko Etxeak eta Eusko Ikaskuntzak urteroko euskal kultur
saria 2009an eskuratu zuen, Barandiaran beka ere bai urte
berean eta Eusko Ikaskuntzako Ginebrarat, UNIGE-rat,
joateko beka 2010 urtean. 2012an, europako Txinbaddia
proiektua ikertzeko Eusko Ikaskuntzak beste beka bat eman
dio.
KEPA PAZBasque Center on Cognition Brain and Language (BCBL)
ikerketa zentruko ikertzailea da. Bere ikerketa lerroak
neurozientzia kognitiboaren garapena, Desarrollo
Neurociencia Cognitiva, Memoria episodikoa eta Kontrol
Kognitiboa dira. Bertsozale Elkartearekin eta Mintzolarekin
auzolanean bertsolarien garuna ikertzen ari da.
MANUEL CARREIRASBasque Center on Cognition Brain and Language (BCBL)
ikerketa zentruko zuzendari zientifikoa da. BCBLaren
kudeaketa estrategikoaz eta zientifiko orokorraz arduratzen
da. Irakurketa, elebitasunari, esaldien ekoizpenari,
hizkuntzaren neurodegenerazioari buruzko ikerketan aritzen
da, besteak beste. Aldizkari zientifiko ospetsuenetan
artikuluak idatzi izan ditu. Bertsozale Elkartearekin eta
Mintzolarekin auzolanean bertsolarien garunari buruzko
ikerketa zuzentzen du.
MIGUEL AROZENABasque Center on Cognition Brain and Language (BCBL)
ikerketa zentruko kudeatzaile orokorra da. BCBLaren
eragiketa orokorraz, administrazioaz eta baliabideen
kudeaketaz arduratzen da.
IÑAKI DORRONSOROAtaunen sortua, 1947an. Goi Mailako Ingenieritza ikasketak
egin zituen. Mondragon taldean aritu lanean erretiroa hartu
arte. LKS taldearen sortzailetarik bat izan zen, geroago talde
horren aren zuzendaritza hartu zuen. 1998an hezkuntza,
ikerketa eta Mondragon Corporationen kudeaketa
korporatiboaren ereduaz ardura hartu zuen. Geroago, MIK
(Mondragon ikerketa kudeaketan) zentrua sustatu zuen.
Mondragon, Deusto eta Lancasterreko Unibertsitateetan
irakasle bezala aritu da.
BERTOL ARRIETABertol Arrieta (Zarautz, 1975): Informatikan doktorea da
Bertol. CAF/Elhuyar dibulgaziorako artikulu zientifikoen saria
irabazi zuen "Bertsolaritzarako errima aurkitzaile
informatikoa" lanarekin. Une honetan EHUko irakaslea da eta
IXA taldeko kide.
BASILIO SIERRADonostiarra da. Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna
da Basilio Sierra, eta Donostiako Informatika Fakultatean
egiten du lan. Robot autonomoen esplorazio eta nabigazioa
edota gizaki eta roboten arteko elkarrekintzak lantzen
dituen Robotika eta Sistema Autonomoen ikerketa taldeko
kidea da. Alor horretako nazioarteko aldizkari
garrantzitsuenetan argitaratu ditu bere lanak.
ASIER BARANDIARANAsier Barandiaran Amarika Galdakaon jaio zen, 1970eko
maiatzaren 15ean, eta gaur egun Iruñean bizi da. 1993an
Euskal Filologiako lizentziatura burutu zuen Deustuko
Unibertsitatean, 2002an Lehen Hezkuntzako diplomatura
Madrilgo Complutense Unibertsitatean, eta urte berean,
2002an, Euskal Filologiako doktoregoa Euskal Herriko
Unibertsitatean, Vitoria-Gasteizen. 2002-2003 ikasturtetik,
Nafarroako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Diplomaren
idazkaria da, eta, 2006-2007 ikasturtetik 2010ekora bitartean,
euskal hizkuntzaren eta kulturaren katedra koordinatu zuen.
Nafarroako Unibertsitateko irakasle laguntzailea eta Euskal
Herriko Unibertsitateko irakasle ondokoa izan da.
Ahozkotasuna eta bertsolaritzaren transmisioa hezkuntzan
ikertzen ari da.
ZESAR MARTINEZSoziologian Doktorea da eta EHUn irakasle. Gizarte Zientzien
Metodologiaz, Gatazkaren Soziologiaz eta Gizarte Aldaketaz
ematen ditu eskolak. Globalizazioari buruzko diskurtso
ideologikoei buruzko ikerketak egin ditu. Bere oraingo
ikerketa lerroak hauek dira: ikerketa – ekintza, identitate
aniztasuna eta komunitatearen dinamizaziorako
metodologiak. Parte – hartuz lan taldeko kide da. MIntzolak
Euskal Herri osokoak ziren ehundik gora bertsozaleekin
gauzatutako ikerketa ekintza parte hartzaile prozesua gidatu
zuen.
FERNANDO PLAZAOLAFisikako katedraduna, EHUko ikerketa Errektoreordea da
gaur egun.
SUSANA IRIGARAY1966an sortu zen Iruñean. Historia eta arkeologia ikasketak
egin zituen. 2008az geroztik Nafarroako Gobernuaren
Museoen sailen arduraduna da. Julio Caro Baroja Nafarroako
Museo Etnologikoan dihardu zuzendari gisa.
JONE MIREN HERNANDEZEuskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Antropologia irakaslea.
Kazetaritza eta Soziologia ikasi eta gero Gizarte antropologia
ikasi zuen. Teresa del Valleren zuzendaritzapean tesia egin
zuen, euskara eta identitatearen arteko harremanei
buruzkoa. Tesiarekin batera bi ikerlerro nagusi garatzen hasi
zen: hizkuntz antropologia batetik eta antropologia feminista
bestetik. Azken urteotan bertsolaritzak protagonismoa hartu
du bere ibilbide zientifikoan, eta horren adibide bere azken
lanak: 2012: “Emakume bertsolariak: bertsotik bertsora,
hanka puntetan” in Alvarez Uria, Amaia; Lasarte Leonet,
Gema (arg.) (2012): Gorputza eta Generoa Euskal kulturan eta
literaturan. Bilbao: Euskal Herriko Unibertsitatea, 51-67.
2006/2007: “Emakume bertsolariak: ahozkatu gabeko
identitatea” in KOBIE. Antropología Cultural, 12, 61-70.
TERESA DEL VALLEUrteetan izan da Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte
Antropologia saileko Katedratikoa eta zuzendaria. Ikerketak
Euskal Herrian ez ezik, Mikronesia, Hawaii, Mexiko eta
Iparramerikan gauzatu ditu. Unibertsitate askotako irakasle
izan da: Guam, Princeton eta Nevada-Renon. Doktoradu
eskolak hamaika unibertsitatetan eman ditu, besteak beste,
Compostelan, Bartzelonan, La Lagunan, Malagan, Priceton,
Cornell eta Zaragozan.
Dozenaka hitzaldi eta ponentzia eman ditu euskal
antropologiari buruz zein antropologia feministari buruz. Bere
lanen artean nabarmenak dira: Mujer vasca. Imagen y
realidad (directora), 1985; Korrika rituales de la lengua en el
espacio, 1988; Las mujeres en la ciudad. Estudio aplicado de
Donostia, 1991: Género y sexualidad (con Carmela Sanz
Rueda, 1991; Korrika Basque ritual for Ethnic Identity, 1993;
Andamios para una nueva ciudad. Lecturas desde la
antropología, (1997).
MIREN ARTETXEMiren Artetxe Sarasola (Lasarte, 1985). Hendaiar bertsozalea,
bertsolaria, hizkuntza eta bidaiazalea. Euskal Filologia ikasi
ondoren bertsolaritzaren transmisioari buruzko doktore
tesian ari da.