Zazpigarren Kopla Txapelketa Putzuzulon 2013-12-23

Sustrai Colina zintzarridun

Pasa den ostiralean egin zuten Kopla Txapelketa Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Sustrai Colinak eraman zuen zintzarria etxera Anjel Mari Peñagarikanorekin buruz burukoa jokatuta
Zazpigarren aldiz egin dute Kopla Txapelketa Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Pasa den ostiralean bertsolari hauek igo ziren oholtzara: Etxahun Lekue, Odei Barroso, Ainhoa Agirreazaldegi, Juan Mari Juaristi, Unai Iturriaga, Ane Labaka, Saio Alkaiza, Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano eta Agin Laburu.

Hasierako agur umoretsuekin eman zitzaion hasiera saiori. Lehen fasean,  hiruna ariketa egin zituzten denek binaka: librean, gaia emanda eta bukatzeko, gaiaz gain doinua ere emanda.

Entzuleen arten ezkutatuta zeuden satorrek aukeratu zituzten zein sei bertsolari pasako ziren bigarren finalera: Unai Iturriaga, Ane Labaka, Anjel Mari Peñagarikano, Agin Laburu, Saioa Alkaiza eta Sustrai Colina.

Bigarren faseko lehen ariketan, binaka abestu zuten. Aurkezleek jarrera bat proposatu zien bertsotarako; oso lan ona egin zuten denek. Saioa Alkaiza eta Anjel Mari Peñagarikano eserita elkarri begira abestu zuten; Ane Labaka eta Unai Iturriagak elkarri bizkar emanda eta Agin Laburu eta Sustrai Colinak entzuleei bizkar emanda.

Buruz burukoaren aurretik, gai bati abestu zieten bertsolariek eta aipatzekoa, Ane Labaka eta Sustrai Colinak koplaka osatu zuten bertsoaldia: bi ikasle LOMCE legea 'aplikatuta ikasturte amaierako azterketaren aurrean "ba al da Jainkorik?" galdera erantzun nahian.

Berriz ere, entzuleen arteko satorrek hala erabakita, Sustrai Colina eta Anjel Mari Peñagarikanok abestu zuten buruz burukoan. Hiruna ariketa egin zituzten hemen ere, binaka librean, banaka objetuari eta binaka gaia emanda.

Hiru orduko kopla-saioa amaituta, Sustrai Colinak eraman zituen etxera zintzarria eta txapel gorria.





Buruz burukoa
2013-12-20 Zarautz

Bigarren fasea. Jarrerari
2013-12-20 Zarautz

Lehen fasea. Gaia emanda
2013-12-20 Zarautz

Lehen fasea. Librean
2013-12-20 Zarautz

Hasierako agurrak
2013-12-20 Zarautz

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»