Lizardi sariketa 2007-09-05

Aitzol Barandiaranek irabazi du bigarren kanporaketa

Aitzol Barandiaranek lortu du bigarren txartela, atzo Jokin Labayenek bezala eta gainontzeko finalistak hauek dira: Unai Muñoa, Beñat Gaztelumendi, Mizel Mateo eta Oihana Bartra.

Beste zortzi bertsolari lehiatu ziren atzo Urpekoak elkartean eta Lizardiko finala erabakita geratu da beraz. Bakoitzak kanporaketa bana irabazita, Jokin Labayen eta Aitzol Barandiaran zuzenean sailkatu dira eta puntuaketa bidez berriz, Beñat Gaztelumendi, Mizel Mateo, Unai Muñoa eta Oihana Bartra.

Saio oso polita egin zuten atzoko zortzi bertsolariek, baina azkenean aurrez aipatutako sei  bertsolari horiek pasa ziren finalera. Aipagarria izan zen atzo Aitzol Barandiaranek osatutako saio borobila, oso fresko aritu zen Ataundarra eta diferentzia hasieratik markatu zuen. Antzeko freskuran eta hasieratik diferentzia markatzen hasi zen beste bat Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" izan zen, baina poto bat eta hamarreko txikiko ariketan behera egin izanak finaletik kanpo utzi zuten, epaileek hala erabakita.

Beñat Gaztelumendik oso saio erregularra egin zuen eta tarteka asmatzearekin finaleko hirugarren txartela berak eskuratu zuen. Ez zen berdina izan Mizel Mateoren kasua, oso oso bertso politak osatu baitzituen, baina ihes egindako bertsoak ere izan ziren tartean.

Oihana Bartrak ez zuen gehiegi asmatu ideia eta freskotasun aldetik, hori baino gehiago badaki egiten, baina hutsik ez zuen egin eta epaileek finalerako azken txartela berari ematea erabaki zuten.

Sailkapena

Jokin Labayen (zuzenean)

Aitzol Barandiaran (zuzenean)

Beñat Gaztelumendi (205 p.)

Mizel Mateo (199'5 p.)

Oihana Bartra (196'5 p.)

Saioa laster izango da ikusgai Bertsoa.com-en eta finala ere bai, Bertsoaren plaza digitala Zarauzko Zinema frontoian izango baita ostiral honetan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa