Bertsolari Txapelketa Nagusia 2014-01-21

1986-2013 arteko Bertsolari Txapelketa Nagusien analisi estatistikoa egin du Ixa taldeak

Zein izan dira Bertsolari Txapelketa Nagusietan errima ohikoenak, kartzelako ariketako neurriak edo zein bilakaera izan du euskara batuaren erabilerak, hitanoak, erderakaden erabilerak... Hori modu estatistikoan aztertu du EHUko IXA taldeak.
Zein izan dira Bertsolari Txapelketa Nagusietan errima ohikoenak, kartzelako ariketako neurriak edo zein bilakaera izan du euskara batuaren erabilerak, hitanoak, erderakaden erabilerak... Hori modu estatistikoan aztertu du EHUko IXA taldeak (Robota bertsotan jarri zuen taldeak). Azterketak zenbait ondorio estatistiko utzi ditu agerian. Besteak beste:

-2013ko finalean BEC-en gaien %77 zen dramatikoa eta % 23 komikoa.
-Errimari dagokionez, 1986tik 2013ko txapelketa Nagusietan, 'ena', 'era' eta 'ira' errimak izan dira erabiliena. Eta gehien erabilia 'era' izan da (eBDGa zabalean hartuta).  Oin erabilenak, aldiz, “dira”, “dago”, “gehiago”, “eta” eta “begira”.
-Euskara batua geroz eta gehiago erabiltzen da txapelketan.
-Erdarakada kopurua aurreko txapelketekiko gutxitu egin da 2013an.
-Hitanoa ia desagertzen ari da. 80ko hamarkadan %10 ibili zen, 90ko hamarkadan %5 eta eta portzentaia jaisten doa.
-Neurriari dagokionez, kartzelako gaiaren neurria aztertu da eta neurri luzeetako joera nabarmen azaldu da. Urrun daude Txapelketa Nagusian kartzela zortziko handian egiten zeneko garaiak.

Artikulu osoa irakurtzeko

 
Azterketaren egileak:
Manex Agirrezabal Zabaleta. EHUko IXA taldeko ikertzailea
Bertol Arrieta Kortajarena. EHUko IXA taldeko ikertzailea
Aitzol Astigarraga Pagoaga. EHUko RSAIT taldeko ikertzailea
Mans Hulden. EHUko IXA taldeko ikertzailea

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu