Arabako Txapelketa 2009-04-02

Antolakuntzak balorazio "oso ona" egin du

Saio jendetsuak izan dira. Otsailaren 21ean hasi zen txapelketa eta larunbatean bukatuko da.
 Etzi jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako Finala. Joan zen otsailaren 21ean hasi zen txapelketa. Ordutik honakoaz balorazio "oso ona" egin du antolakuntzak. "Bertsolaritzak Araban azken urteetan izan duen hazkundea egonkortu eta etorkizunera begira denon jabetza den kulturako zati hau ahalik eta arabar gehienengana helaraztea zen eta da gure helburua, bide horretan bertsolari, gai-jartzaile, epaile, antolatzaile eta bertsozaleak sortuz".

 Hiru kanporaketa jokatu ziren lehendabizi, Amurrion, Oionen eta Zalduondon. "Oso ondo hartu gaituzte eta giro bikainean ospatu dugu lehen fasea". Finalerdiak, berriz, Zigoitia eta Aramaioko kultur etxeetan izan ziren. "Bete beteak egon ziren eta giro bikaina sortu zen".

 Guztira 18 bertsolarik hartu dute parte aurtengo txapelketan. "Orokorrean parte hartu duten bertsolariek, bai gazteek eta baita beteranoek ere maila ona erakutsi dute eta ongi uztartu dira txapelketan. Gai-jartzaile eta epaile taldeen lana ere oso txukuna eta eskertzekoa izan da eta nola ez herriz herri laguntzaile izan ditugunen lana, bai saioak antolatzen, bai kartelak jartzen, eta abar ibili direnen laguntza ere".

 Finala larunbatean jokatuko da Gasteizko Printzipal Antzokian, arratsaldeko 17etan hasita. Honako bertsolari hauek ariko dira kantuan:

 Rikardo Gonzalez de Durana
 Juan Mari Juaristi
 Iñaki Viñaspre
 Oihane Perea
 Asier Otamendi
 Manex Agirre

 Rakel Anitua izango da aurkezlea eta Idoia Beitia, berriz, gai emalea.

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu