Otsailean hasiko da 2014-01-30

Tolosaldeko herri arteko taldekako txapelketa antolatu du Harituzek

Tolosaldeko Harituz betsozaleen elkarguneak taldekako herri arteko txapelketa antolatu du eskualdean, bailarako elkar ezagutza eta bertso giroa zabaltzeko. Proposamenak oso harrera ona izan du eta hamaika herritan atera dira taldeak, hiruna bertsolarikoak. Otsailaren 14an hasiko da Altzon eta apirilaren 11ean jokatuko da finala Anoetan.
Tolosaldeko Harituz betsozaleen elkarguneak taldekako herri arteko txapelketa antolatu du eskualdean, bailarako elkar ezagutza eta bertso giroa zabaltzeko. Proposamenak oso harrera ona izan du eta hamaika herritan atera dira taldeak, hiruna bertsolarikoak. Beraz, 35-40 laguneko dinamika izango du Tolosaldeko eskualdeak ekimen honi esker. Otsailaren 14an hasiko da Altzon eta apirilaren 11ean jokatuko da finala Anoetan.  Taldea atera duten herriak: Alegi, Villabona (1), Anoeta, Larraul, Amasa, Andoain, Altzo, Berastegi, Tolosa, Zizurkil eta Billabona (2).

Momentu egokia antolatzeko

Arrazoi bat baino gehiago izan du Harituzek eskualdeko herri artekoa antolatzeko. Eskualde mailan oraindik elkar ezagutzan zer landua badagoela uste dute eta ekimen honek horretan lagundu dezakeelakoan daude.  Era berean, Harituz taldea bera ere sendotzea ere bada helburua, orain arte iritsi gabeko herrietara heltzea, eta saio gutxi dituzten bertsolarei plazak eskaintzea ere bai. Parte hartzaile zenbait, berriz, plazaratu gabeak izango dira eta pauso hori ematen lagungarri ere izango da Tolosaldeko taldekako txapelketa hau. Arrazoi horietaz guztietaz gain, Harituz taldeak uste du momentu egokia dela Tolosaldean izaera horretako ekimen bat antolatzeko.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu