Aurrekontu proiektutik kendu ostean 2014-01-31

Gasteizko Udalak eutsi egin dio Arabako Elkartearekin duen hitzarmenari

Azkenean, Gasteizko Udalak eutsi egin dio Arabako Bertsozale Elkartearekin zuen 50.000 euroko hitzarmenari. Marotoren gobernuak partida hori kendu egin zuen aurrekontu proiektuan eta EAJ-rekin adostutako zuzenketen ondoren etorri da aldaketa. Hitzarmen hori da Gasteizko bertsolaritza proiektuaren oinarria. Bigarren urtez egin du Gasteizko Udalak jokaldi bera.
Azkenean, Gasteizko Udalak eutsi egin dio Arabako Bertsozale Elkartearekin zuen 50.000 euroko hitzarmenari. Marotoren gobernuak (PP) partida hori kendu egin zuen aurrekontu proiektuan eta EAJ-rekin hitzartutako zuzenketen ondoren etorri da aldaketa. Hitzarmen hori da Gasteizko bertsolaritza proiektuaren oinarria.

"Proiektu guztia jokoan"

Bigarren urtez egin du Gasteizko Udalak jokaldi bera, eta gogor salatu zuen Arabako Bertsozale Elkarteak, bertsolaritza proiektua trukeko txanpon gisa ez erabiltzeko eskatuaz. Hitzarmen horren baitan daude “Gu ere bertsotan” proiektuan Gasteizko 9 ikastetxetan, 900 haurrekin ari direna lanean; Arabako 2014ko Kuadrilla artekoan bat-bateko 5 talde Gasteiztar arituko dira kantuan, 8 bat taldetxok bertso jarrien sailean parte hartuko dute, 100 bat lagun denera; bertso-eskolan 3 talde daude martxan; Gasteizko jaietako Aihotz plazako saioak hala nola udal liburutegi sarearekin eta bestelako kultur eragileekin elkarlanean abiatutako ekimenak

Oso ondo baloratutako proiektua
Arabako Bertsozale Elkartearen hitzetan, "32 urte luze hauetan euskararen berreskuratze prozesuaren eskutik joan da beti bertsolaritza, ekarpena egin diogu eta bertatik edan dugu, elkar elikatu dugu, elkarren beharra dugu. Besteak beste, bertsolaritza Gasteizen transmititu eta sustatzeko proiektua gizarte mailan oso ondo baloratua dago, adin guztietako euskaldunek aisia eta astialdian euskara erabiltzeko, hizkuntzaren kalitatea handitzeko eta euskaraz gozatzeko proiektu oso bat eskaintzen duelako, integrala, euskararen ekosistema erabat aberastuz, eta euskaldunen komunitatea elkarreraginean jartzen lagunduz. "

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»