Bigarren edizioa egingo da aurtengoa 2014-02-04

110 partehartzaile izango dituzte Bardoek

110 partehartzaile izango dituzte Bardoek
Otsailaren 7an abiatu eta apirilaren 12ra bitarte, 23 saio izango dira. Bertso-eskolak eta talde-lana oinarri hartuta Nafarroako bertsogintza saretzea izango du helburu.
Gaur egin da "Bertsoak 2014" ekimenaren aurkezpena. Nafarroako Bertsozale Elkarteak bigarrenez antolatu du aurtengoan taldekako txapelketa. Orain dela bi urtekoaren arrakastari segika, talde-lanean oinarritutako txapelketa izango da aurtengoa, bertso-eskoletatik abiatua eta Nafarroan bertsogintza saretzea helburu duena.

 110 partehartzaile 23 saiotan

 Aurtengoan denera 16 taldek eman dute izena. Talde bakoitzean bost kide izango dira gutxienez: hiru bertsolari, gai-jartzailea edo aurkezlea eta taldeko ordezkaria. Denera 110 lagunek hartuko dute aurtengoan parte, eta horietatik 60 izango dira bertsolariak. Egin beharreko lanak ere denen artean banatu beharko dituzte eta ibilbide luzeko bertsolariak eta plazan gutxiago aritutakoak tartekatuko dira. Aurtengoa ostiral honetan hasiko da eta 22 saioren ondoren iritsiko da finalera. Finala, orain dela bi urte bezala, Nafarroako bertsolaritzaren eta euskal kulturaren ezinbesteko hitzordu izatea da helburua. Lesakan egingo da, apirilaren 12an, hiru talderekin. Taldeak bost ligaxkatan banatuta egongo dira. Honako hau da egitura:

 A MULTZOA
 -Bertze Maldikoak: Ainhoa Aranburu, Aimar Karrika eta Oscar Sanz de Acedo
 -Paelletan Mocedades: Arkaitz Goikoetxea, Julio Soto, Joana Ziganda eta Luis Mari Larreta
 -Bordboiak: Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Aitor Elexpuru eta Jokin Pinatxo

 B MULTZOA
 -Mirristi Drimtim: Xabier Terreros, Unai Uberetagoena eta Asier Saragueta
 -Bilixkorriko: Eneko Lazkoz, Oier Lakuntza, Alain Iriarte eta Unai Artieda
 -Etxeko kontuk: Iker Gorosterrazu, Egoitz Gorosterrazu eta Amaia Elizagoien

 D MULTZOA
 -Miluzeko barañetak: Ander Baiano, Ander Perez, Mintxo Astiz, Pablo Perez, Edurne Errea eta Iker Mundiñano
 -Bizkorratxiko: Joxema Leitza, Joseba Beltza, Saats Karasatorre eta Aitor Zubiria
 -Harrapazank: Migel Mari Elosegi "Luze", Iñigo Ibarra eta Joanes Illarregi

 E MULTZOA
 -Xirristi Drimtim: Martin Azpiroz, Xabier Zarraluki, Mikel Xabier Juaniz eta Migel Anjel Ortiz de Guzman
 -Beti berandu eta gauz onik ez: Ander Fuentes "Itturri", Mikel Azpirotz eta Iñigo Sagastibeltza
 -Zortziko haundiena: Eneko Fernandez, Iban Garro, Josu Sanjurjo eta Maddalen Lopez

 F MULTZOA
 -12 obario eta 11 pedrada: Erika Lagoma, Haizea Beruete, Saioa Alkaiza eta Irati Majuelo
 -Mailopetarrak: Oskar Estanga, Aritz Saragueta eta Aitor Irastortza
 -Lepanatuek 2: Kotte Plaza, Jon Barberena, Oier Amiano eta Xabier Maia
 -Barardoak: Mikel Lasarte, Ainara Ieregi, Sarai Robles eta Manex Mailharin

 Ligaxka bakoitzetik sailkatutakoek bigarren fasean hartuko dute parte. Hala, A eta B multzoetako lehenak; D eta F multzoetako lehenak eta E multzoko lehenak eta F multzoko bigarrenak ariko dira elkarrekin lehian. Sailkatutako hiru taldeek jokatuko dute finala.

 Nola jarraitu

 www.bertsozale.com atarian "Bardoak 2014" ekimenaren inguruko informazio osoa eta eguneratua kontsultatzeko aukera egongo da: parte-hartzaileak, saioak, albisteak, sarrerak nola eskuratu... Facebook eta Twitter orrietan ere emango dute aurtengoaren berri.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa