Arabako Bertso kuadrilla artekoa 2014-02-03

Lagunarteko giro onean hasi da Arabako Kuadrilla artekoa

Legutio eta Gasteizen egin dira Arabako Kuadrilla arteko ekimenaren lehen bi saioak, asteburuan. Bat-bateko zein idatzizko bertsoak izan dira bietan.
Larunbatean jarri zen martxan Arabako Bertso-kuadrilla artekoa, edizio honetan lehiari gabe egingo dena. Legution eta Gasteizen izan ziren saioak, lagun-arteko formatuan, bat-bateko Legutioko Bostibaieta taldeak eta Gasteizko Errexala taldeak antolatuta.

Legutioko bertso-eskolan oinarritutako Bostibaieta bertsotan taldeak antolatutako bazkari jendetsua izan zen. Berrogeita hamar lagun ezin kabitu Albertia elkartean eta Frontoiko txokoan elkartu ziren bost talde parte hartzaileak. Bazkaria ondorengo giro onean idatzizko hiru taldeek ekin zioten saioari; Legutioko Gazte Asanbladako neskak, Bertso-eskolako gazteak eta Murgiako Bertso-eskolako gazteak. Papera ondoan beste gaien artean emakumearen gaia aipatu zuten. Jarraian, Legutikoko Jon Losada gai-jartzailearen eskutik Legutioko Bostibaieta eta Gasteizko Bapateroak taldeak bat-bateko saioari ekin zioten. Ariketa ezberdinen artean trikitilariekin batera egindako puntuka ariketak eta koplek giro onean jarri zuten saioa.

Arratsaldeko partean, Gasteizko Errexala elkartean lau taldeen partaideak eta ingurukoak elkartu ziren. Merendua formatuan,  idatzikoan Bertsoaren Saltsan Gasteizko Udal bertso-eskola eta Trebiñuko Gutxisolo Euskara Elkartea aritu ziren, Rajoy eta Trebiñuko inauteriak izan ziren bi taldeek jorratu zituzten gaiak. Marta Ugarte aurkezlearen eskutik, Gasteizko Errexala taldea eta Urkabustaiz bertso-eskola aritu ziren lagun artean. Ofizioak, hitza emanda, lau oinak, koplaka eta puntuka kantuan aritu ziren kantuan. 

15 talde antolatzaile
Bat-bateko modalitatean arituko diren 15 taldeak dira Kuadrilla arteko honen antolatzaileak. Bat-bateko talde bakoitzak erabaki du zenbat saio antolatu nahi dituen, bi taldeen arteko saioa zein formatutan egin nahi duen, zenbat aldiz kantatu nahi duen Kuadrilla artekoan eta norekin kantatu nahi duen. Taldekideak eta baliabide teknikoak bilatu ditu, herriari eta eskualdeari bere saioen berri eman dio eta nahi duen neurrian hedapena egingo du.

Bertsoa.com eta Bertsozale.com-en jarraipena
15 talde antolatzaileek bidalitako materialarekin Bertsozale.com eta Bertsoa.com-en jarraipena egin ahal izango da. Argazkiak, saio bakoitzaren kronika, bideoak… ikusgai egongo dira bi atari hauetan.

Hurrengo saioak
Gasteizko Landatxo elkartean, ostiralean, otsailaren 7an, 20:30an merendua eta ondoren idatzizko modalitatean Gasteizko Lehiotik at! taldea arituko da. Bat-bateko taldeak Bertxotxoak-Gasteiz eta Unibertsolariak-Aramaio taldeak kantuan arituko dira. Merenduan izena emateko 692711877, 5 euro.
Larunbatean, Izarran, Urkabustaizko Bertso-eskolak, Behekoiturri elkartean, 14:00etan antolatutako bazkarian Urkabustaizko Gazte Asanbladak kantatuko du idatzizko sorta bat eta ondoren Urkabustaiz eta Aguraingo Sorginetxe taldeak arituko dira bat-batean. Bazkarian (15¤) izena emateko 665700097.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri