"Rikardo izan da aurtengo sorpresa polita" 2009-04-03

Asier Otamendi: "Txapelek presioa ematen dute"

Arabako 4 txapel dauzka Asier Otamendik. Horiei Prudentzio Deuna sariketan lortutako bostak batuta 9 txapel guztira. Bera da Araban txapelik gehien jantzi dituen bertsolaria, eta baita egungo txapelduna ere. "Egia da txapelek presioa ematen dutela. Pronostikoak egiterako orduan niri begiratzen didate denek. Karga bat da txapelena, baina onartu beharrekoa. Urte makalxeagoren bat daukadanean ere hor egoten da presioa beti. Txapeldun bezala onartu beharreko zerbait da".
 Arabako 4 txapel dauzka Asier Otamendik. Horiei Prudentzio Deuna sariketan lortutako bostak batuta 9 txapel guztira. Bera da Araban txapelik gehien jantzi dituen bertsolaria, eta baita egungo txapelduna ere. "Egia da txapelek presioa ematen dutela. Pronostikoak egiterako orduan niri begiratzen didate denek. Karga bat da txapelena, baina onartu beharrekoa. Urte makalxeagoren bat daukadanean ere hor egoten da presioa beti. Txapeldun bezala onartu beharreko zerbait da".

 Dena den, larunbatean Printzipal Antzokian ariko diren gainerako bertsolariek ere esperientzia daukate finaletan. "Horrek presioa kentzen dit niri. Dena den, finalaren bezperan seguru urduritasuna etorriko dela. Azken 15 urteotan finalerako prestatu izan naiz; badakit zer dagoen. Ezagutzen dut zer etorriko den". Hainbeste txapel lortzeak ez omen dio motibaziorik kentzen. "Bure burua ez dut motibatzen, baina lotsa ematen dit plazan gaizki egiteak. Horrek motibatu egiten nau, gainditu beharreko zerbait den arren. Ingurukoek ere motibatu egiten naute, "animo!" edo "aurten ere aukerak dauzkazu" esanez. Horrek autoestima igotzen dit, eta horixe da motibazioa. Ingurukorik gabe, zaila izango litzateke nik nire burua motibatzea".

 Aramaion bigarren postua eskuratuta sartu da finalean. "Egia esan, Aramaioko saioak argi-itzalak izan zituen. Hasieran, zortziko handian batez ere, ezinean ibili nintzen. Gero espabilatu nintzen, ordea, eta ondo bukatu nuen. Kartzelakoarekin gustura gelditu nintzen. Gaizki hasi eta ondo bukatu nuen".

 Finalean ariko diren sei bertsolariek ondo ezagutzen dute elkar. "Konfiantza dago gure artean, eta talde-lan ona egingo dugula iruditzen zait. Final polita izan liteke, talde moduan ezagutzen baikara. Horrek lagundu egiten du saioa hobeto egiten. Inoiz finalean egon gabekoren bat badago litekeena da urduri jartzea, eta tentsio horrek gainerakoei ere eragin egiten die azkenean".

 Faboritoei buruz hitz egiten hasita Manex Agirre jartzen du txapelerako hautagai nagusi moduan. "Berak txapela merezi izateko ibilbidea egin du, baina egunak berak ere asko esan nahi du. Denok izan gara finalista; hiru txapeldun izanak gara eta bi gazteenak motibatuta joango dira, hori plus bat da. Izen bat botatzekotan Manexena esango nuke, baina atea irekita ikusten dut".

 Rikardo Gonzalez de Durana finalean egotea izan da beretzat sorpresa atsegina. Azken urteotan finaletik kanpora geratu ostean, Printzipal antzokian kantatuko du larunbatean. "Elkarrekin entrenatzen dugu, eta poza eman dit". 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri