Harituz Bertsozaleen taldearen eskutik 2014-02-11

Tolosaldean Harituz Herriartekoa hasiko da ostiralean

Otsailaren 14an, ostiralean, hasiko da Tolosaldean lehenengo Harituz Herriartekoa bertsolari txapelketa, taldeka. Tolosaldeko hamar herritako hamaika taldek hartuko dute parte. Asteburuan Alegian eta Larraulen jokatuko dira saioak. Apirilaren 11ean izango da finala, Anoetako gaztetxean.
Iazko udaberrian hainbat saio antolatu eta gero, otsailaren 14an hasiko da  Tolosaldean  lehenengo Harituz Herriartekoa bertsolari txapelketa. Tolosaldeko hamar herritako hamaika taldek hartuko dute parte, eta apirilaren 11ean izango da finala Anoetako gaztetxean.

Antolatzeko arrazoiak
Tolosaldean inoiz baino bertso eskola gehiago dagoela ikusirik, bertako partaideek
plazaratzeko aukera izatea da helburuetako bat. Parte hartzaileetako batzuk lehenago ere plazan ibiliak dira, baina beste zenbaitek lehen aldia izango du. Horrez gain, iaz hasitako
Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Taldea-ren proiektuari bultzada bat gehiago emango zaio,taldea sendotuz eta zale berriak erakarriz.

Parte hartzaileak

Aipatu moduan, 11 talde ariko dira lehian, 10 herriren ordezkari: Billabonatik bi talde, Amasa, Alegia, Andoain, Anoeta, Larraul, Tolosa, Altzo, Berastegi eta Zizurkil.

Kanporaketak

Talde bakoitzak hiru partaide izango ditu, eta zozketaren arabera egokitutako taldearen aurka
lehiatu beharko du hasieran. Epaia publikoan egongo diren zazpi lagunek emango
dute, talde bat edo bestearen alde eginez, eta beraz, talde bakarrak egingo du aurrera.
Ariketak, berriz, denetarikoak izango dira: oinak emanda, bukaera emanda, puntu erantzunak,
ofizioka, puntutan, koplaka … Denera hiru aldiz kantatu beharko du parte hartzaile bakoitzak.
Saioak taberna, elkarte eta gaztetxeetan egingo dira herriaren arabera. Lehen faseko
kanporaketak hauxek izango dira zozketak hala erabakita:

ALEGIAN,
otsailak 14 (Ixkiña-n) Alegia / Villabona
LARRAULEN
, otsailak15 (Ostatuan) Larraul / Andoain
ALTZON, otsailak 21 (Elordi-n) Altzo / Berastegi

Txapelketak Zizurkilen izango du segida Martxoaren 7an, Tolosan martxoaren 8an,Villabonan
martxoaren 15ean eta Anoetan martxoaren 14an. Finalaurrekoak martxoaren 22an eta 28an
jokatuko dira Berastegin eta Andoainen hurrenez hurren.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu