Guraso talde batek bultzatuta. 2014-03-10

Umeentzako bertso-eskola sortu dute Gabirian

Umeentzako bertso-eskola sortu dute Gabirian
Umeentzako bertso-eskola jarri dute martxan Gabirian (Gipuzkoa), herriko guraso talde batek bultzatuta. 19 gazte hasi dira bertso-eskola berrian, Aratz Igartzabal irakasle dutela. Transmisioa ez galtzea da helburua, Igartzabalen esanetan.
Umeentzako bertso-eskola jarri dute martxan Gabirian (Gipuzkoa), herriko guraso talde batek bultzatuta. 20 gazte hasi dira bertso-eskola berrian, Aratz Igartzabal irakasle dutela. «Haur batzuek zaletasuna dute eta gurasoek bertso eskolaren beharra ikusi zuten. Nirekin harremanetan jarri ziren eta zer edo zer egin zitekeela erantzun nien», azaldu dio Igartzabalek Goierriko Hitzari. Balentzategi ikastetxean deialdia luzatu zuten eta 19 lagunek eman zuten izena: bost neskak eta hamalau mutikok. Duela hiru aste egin zuten lehen saioa. Larunbat arratsaldetan elkartzen dira: 10 urte artekoak 17:00etan eta 10-14 urtekoak 18:00etan.

Helburua transmisioa ez galtzea

Igartzabal «oso gustura» ageri da: «Haurrei gogotsu daudela nabaritzen zaie. Oraingoz, doinuak eta errimak lantzen ari gara. Lazkao Txikiren marrazki bizidunak ere ikusi ditugu, bertso eskola zer den azaldu diet, kopla batzuk egin ditugu… Oraindik ez dira bertsotan hasi, baina aurki hasiko dira jendaurrean abesten. Izan ere, Gabirian horretarako aukera dago: Santa Ageda eskean, Gabon eskean…». Helburua transmisioa ez galtzea da. «Helburua ez da Amets Arzallus bat lortzea». Igartzabal «oso gustura» dabil. «Bertsolaritza eta haurrekin lan egitea ikaragarri gustatzen zait. Eurek ondo pasatzen dutela ikusteak, jarraitzeko indarra ematen dit».

Gabirian, helduak aspalditik elkartzen dira bertsotan egiteko. Igartzabal osaba-ilobak, Gorka Maiz, Endika Igartzabal, Endika Asurabarrena, Jokin Murua, Maialen Akizu eta Aitzol Iturbe izaten dira taldean. Gabirian izaten da Osiñalde gazte sariketa ere, eta gabiriarra da Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakaria ere.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»