Gipuzkoan ekingo dio lehenik Eskolarteko eredu berriak. Herrialde honen kasuan aldaketa dezentekoa izango da. Txapelketan 15-18 urtekoek hartuko dute parte eta saioak lagunarte giroan izango dira, elkarteetan, afari bueltan... Horrez gain saio didaktikoak izango dira lehen aldiz. Idatzizko sariketaren ondoren, inguru horretako bertso-eskolako umeek eta bi bertsolari ezagunek saio didaktikoa egingo dute, guztien gozagarri.
Gipuzkoan ekingo dio lehenik Eskolarteko eredu berriak. Herrialde honen kasuan aldaketa dezentekoa izango da. Txapelketan 15-18 urtekoek hartuko dute parte eta saioak lagunarte giroan izango dira, elkarteetan, afari bueltan... Horrez gain saio didaktikoak izango dira lehen aldiz. Idatzizko sariketaren ondoren, inguru horretako bertso-eskolako umeek eta bi bertsolari ezagunek saio didaktikoa egingo dute, guztien gozagarri. Gipuzkoako Eskolarteko finala bertso-eskolen egunean egitea da Eskolarteko berriaren beste aldaketa nagusietako bat. Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak Eskolartekoa bertso-eskola giroaren erdigunean txertatu dute.
Eskolartekoa: Idatzizkoa, saio didaktikoak eta bat-bateko txapelketa -Idatzizko sariketa, ohi bezala egingo da: ikastetxe batean herri ezberdinetako ikastetxeetako ikasleak elkartu, eta bertsoak jartzeko gaia emango zaie, eta denbora jakin bat. Lanak bertan aurkeztuko dituzte, eta lan hautatuak bat-bateko txapelketaren final egunean sarituko dira.
-Saio didaktikoak, lehen aldiz egingo dira. Idatzizko lanak egin dituzten ikasle horiek elkartuko dira hurbileko areto batean, eta eurentzat neurrikoa (erakargarria) izango den saio bat eskainiko dute inguruko bertso-eskoletako haurrek eta bi bertsolari ezagunek. Gai jartzaileak publikoa ere inplikatzeko ariketak jarriko dizkie.
-Bat-bateko txapelketaren kanporaketa. 15-18 urteko gazteek hartuko dute parte (15 urtez beherakoak ez dira bat-batekoan lehiatuko). Herriko elkarte batean bertso afari formatuan egingo dute bat-bateko kanporaketa saioa, arratseko 19:00etan hasita.
* Afaritarako txartelak salgai daude www.bertsosarrerak.eu atarian (12¤). Sarrerak hartzeko azken eguna, saioa izango den asteko asteazkena
Parte hartzaileak: ia 1.000 ikasle idatzikoan, 34 bertsolari bat-batean eta 10 bertso-eskola saio didaktikoetan, 12 bertsolari helduekin batean -Idatzizkoan, guztira, 956 ikaslek hartuko dute parte, 28 ikastetxek, eta hainbat bertso-eskolatako ikasleek.
-Saio didaktikoetan 10 bertso-eskolatako taldeak ariko dira kantuan, eta eurekin batera Gipuzkoako beste 12 bertsolari ezagun.
-Bat-bateko txapelketan 15-18 urteko 34 bertsolarik hartuko dute parte. Gai-jartzaile taldean adin horretako beste 11 gazte ariko dira finalerako gaiak jartzen, Inaxio Usarralde eta Egoitz Aizpuruk lagunduta.
-Eskolartekoan Gipuzkoako bertso-eskola hauek hartuko dute parte, antolakuntzan ere euren laguntza eman dutenak: Erniarraitz (Azpeitia-Azkoitia-Errezilgo bertso-eskola), Goierri, Arrasate, Zumarraga-Urretxu, Getaria, Oñati, Zarautz, Zumaia, Oiartzun, Hernani, Zizurkil, Larraul, Eibar, Elgoibar.