Bihar hasiko dira 2014-03-18

Fernando Amezketarra oroitzeko ekitaldiak Amezketan, 250. urteurrenean

Aurten 250 urte beteko dira Fernando Amezketarra jaio zela eta urteurrenaren harira haren sorterrian Fernandoren Urtea ospatuko dute, bertsolariaren oroimezko hainbat ekitaldi eginaz. Aste honetan bertan, asteazkenean 18:00etan Fernandori eskainitako plaka agertuko dute eta ondoren kultur etxean hitzaldia izango da bertsolari handiaren bizitzari eta garaiari buruz. Pello Zabala eta Jose Mari Otermin arituko dira hizlari.
Aurten 250 urte beteko dira Fernando Bengoetxea Altuna Fernando Amezketarra jaio zela eta urteurrenaren harira haren sorterrian Fernandoren Urtea ospatuko dute, bertsolariaren oroimezko hainbat ekitaldi eginaz.
Aste honetan bertan, asteazkenean 18:00etan Fernandori eskainitako plaka agertuko dute eta ondoren kultur etxean hitzaldia izango da bertsolari handiaren bizitzari eta garaiari buruz. Pello Zabala eta Jose Mari Otermin arituko dira hizlari. Pello Zabala Fernandoren ondorengo da eta “Zer izan da Fernando niretzat? galderari erantzungo dio. Joxe Mari Oterminek Zer dakigu Fernandoz? galdera izango du gaia. Oterminek Fernando Amezketarrari buruzko liburua argitaratu zuen duela urte gutxi. Egun berean, Euskaltzaindiak ere Amezketan egingo du zuzendaritzako bilera, Fernandoren aitortzan.

Hori guztia asteazkenean izango da. Apirilean Fernandoren txokoak ibilbidea aurkeztuko dute. Maiatzaren 11n Tolosako txistulari bandaren emanaldia izango da. Ekainean, Fernandoren marrazki emanaldia, frontoi zaharrean. Abuztuan, Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, musika eta bertso emanaldiak Fernadoren gorazarrean. Azkenik, urrian, Fernandoren astea antolatuko dute. 

Bertsolari berezia
Fernando Bengoetxea bertsolari berezia zen, zorrotza eta ateraldi originalak zituena. Azken hiru mendeotako bertsolaritzaren lehen garrantzitsuenetakoa da. Hernaniko Txabalategi eta Amezketako Zabala izan ziren kantukideetako batzuk, eta Etxahun Barkoxesekoaren garaikide ere izan zen.

Fernando Amezketarraren bizitza eta bertsoak hemen

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu