Ositiralean jokatu zen 2014-03-24

Gipuzkoako eskolartekoa Zumarragan 'Martxoa bertsoa' zikloan

Gipuzkoako eskolartekoa Zumarragan 'Martxoa bertsoa' zikloan
Gipuzkoako eskolartekoaren hirugarren saio egin zen ostiralean Zumarraga-Urretxun, bertako bertso-eskolak Martxoan Bertsoa bertso zikloaren baitan kokatu duena. Idatzizkoa, saio didaktikoa eta bat-bateko txapelketa izan ziren. Saioak giro eta maila onean joan ziren eta Maider Arregi oñatiarra sailkatu da finalerako.
Gipuzkoako eskolartekoaren hirugarren saio egin zen ostiralean Zumarraga-Urretxun, bertako bertso-eskolak Martxoan Bertsoa bertso zikloaren baitan kokatu duena. Arratsaldeko ekitaldi Zelai-Arizti aretoan izan zen eta lehenbizi idatzizkoaren txanda izan zen. Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Oñati eta Arrasateko 200 haurrek hartu zuten parte. Ondoren, saio didaktikoaren txanda izan zen. Haseran, Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako eta Legazpiko bertso eskolako gaztetxoek hartu zuten parte, talde bakoitzak aurrez prestaturiko saio txiki bat eskaini zuelarik, eta ondoren, Amaia Iturriotz eta Nerea Elustondo bertsolariek, Beñat Torres gaijartzaileak jarritako ariketak egin zituzten. Saio oso umoretsu eta bizia izan zen, eta Zelai-Arizti aretoa bete zuten gaztetxoek asko gozatu zuten bertsolari konsagratu horien jardunarekin.

Iluntzean bat-bateko txapelketan ere elkartea lepo beteta
Iluntzean, Amalur elkartean, 15-18 urte bitartekoen txapelketa etorri zen, zazpi bertsolari kantuan zirela:  Ane Beloki (Legazpi), Maider Arregi (Oñati), Gontzal Belategi (Oñati), Mikel Tapia (Ataun), Paul Iruretagoiena (Ataun), Marixe Ruiz de Austri (Arrasate) eta Eneko Araiztegi (Segura). Gaijartzaile lanetan Nerea Elustondo aritu zen eta Ayerbe ahizpak izan ziren soinua jotzen, giroa pixka bat alaitu asmoz. Maider Arregi oñatiarra izan zen irabazle eta bera izango da finalera zuzenean sartuko dena. Bigarren, Paul Iruretagoiena ataundarra sailkatu zen eta hirugarren Eneko Araiztegi segurarra. Amalur elkartea goraino bete zuten hirurogei bertsozaleek gogoz txalotu zuten bertsolarien jarduna.


Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu