Atzo jokatu zen finala Bilbon 2014-03-29

Lea-Artibaik irabazi du BBK

Lea-Artibaik irabazi du XXII. BBK sariketa, atzo Bilbon jokatutako finalean. Arratia izan zuen kantu kide eta final polita eskaini zuten 12 bertsolariek, tartean oso maila oneko bertsoaldiak eta aleak utziaz. Bizkaierarik egokienaren saria Malen Amenbar larrabetzuarrak eraman zuen eta bertsolari gazteenarena Arratiako Lur Ziarrustak. Kafe Antzokian 150 entzule inguru bildu ziren eta giro beroa egon zen. Bertsoa.com-ek datorren astean jarriko ditu bertsoak eta bi taldeetako finalisten adierazpenak.
Lea-Artibaik irabazi du XXII. BBK sariketa, atzo Bilbon jokatutako finalean. Arratia izan zuen kantu kide eta final polita eskaini zuten 12 bertsolariek, tartean oso maila oneko bertsoaldiak eta aleak utziaz. Bizkaierarik egokienaren saria Malen Amenbar larrabetzuarrak eraman zuen eta bertsolari gazteenarena Arratiako Lur Ziarrustak. Entzule aldetik ere Bilboko Kafe Antzokiak oso itxura ederra zuen. 150 bertsozale inguru bildu dira eta berotasun handia eman zioten saioari. Bertsoa.com-ek datorren astean jarriko ditu bertsoak eta bi taldeetako finalisten adierazpenak.

Lea-Artibaiko taldean honako seikote hau aritu zen: 18 urte artekoetan, Aitor Ruiz Urizar, Graxi Arregi Leonardo eta Naroa Loiola Lejardi. 19-24 urte artekoetan, Aissa Intxausti Aburruza, Eneko Arrate Sololuze eta Nerea Ibarzabal Salegi. Arratiako taldean, 18 urte artekoetan: Aitor Asua Basterra, Lur Ziarrusta Intxaurtza eta Jon Larrabide Fuldain. 19-24 urte artekoetan, Malen Amenabar Larrañaga, Irati Astondoa Zuluaga eta Illart Gumuzio Larrazabal.

Gaztetxoetan Arratia aurretik
Gaztetxoen txandarekin hasi zen sariketa eta lehen zati honetan arratiarrak nagusitu ziren, 167,5 punturekin. Lea-Artibaik 167 atera zituen. Helduen txandan, ordea, Lea-Artibaik hartu zuen aurrea. 256 puntu atera zituen eta Arratiak 228,5. Orotara beraz, Lea-Artibaik 422 puntu eta Arratiak 396 puntu.

Aurkezle lanetan Bernardo Mandaluniz aritu zen eta epaile zereginetan Moises Enbeita, Juanjo Raspaldiza eta Jurgi Fuentes.

XXII. Bertsolari Gazteen BBK sariketa BBK, Bizkaiko Ikastolen Elkartea eta Bizkaiko Bertsozale Elkartearen artean antolatzen da. Martxoaren 11n hasi zen Markina-Xemeinen, eta atzo amaitu zen Bilbon jokatutako finalarekin. Tartean, hiru kanporaketa eta bi finalaurreko izan dira, eta zazpi eskualdek hartu dute parte: Arratiak, Biboaldeak, Busturialdeak, Durangaldeak, Enkarterrik, Ipar-Uribek eta Lea-Artibaik. 


Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu