Egun osoko egitaraua 2014-04-08

Araban jai giroan borobildu dute Kuadrilla artekoa

Kuadrilla artekoaren bukaerako jaia ospatu zuten Araban larunbatean eta egun eder batekin borobildu zuten bertso ekimen parte hartzailea Agurainen. Arabako bertsogintzaren jaia izan zen: "eta horrelakoa da Arabako bertsogintza: bertsoak, triki, farre, jana eta edana, 'herria bertsotan'; dioen pankarta, alboka eta gaita, oihua eta musu, bertsoak bat-batean eta idatzian txosna ondoan, alkohola eta punka... " dio Arabako Bertsozale Elkarteak.
Kuadrilla artekoaren bukaerako jaia ospatu zuten Araban larunbatean eta egun eder batekin borobildu zuten bertso ekimen parte hartzailea, Agurainen. Arabako bertsogintzaren jaia izan zen: "eta horrelakoa da Arabako bertsogintza: bertsoak, triki, farre, jana eta edana, “herria bertsotan” dioen pankarta, alboka eta gaita, oihua eta musu, bertsoak bat-batean eta idatzian txosna ondoan, alkohola eta punka... " dio Arabako Bertsozale Elkarteak. Ikusi argazki galeria

Egun betea
Goizetik Lautadako bertso-eskolakoek prestatu zuten plaza eta herria. Eszenatokia, txosna, pankartak, mahaiak eta aulkiak. Hamaikak aldera hurbiltzen hasi ziren Kuadrilla arteko honetan parte hartu duten talde ezberdinen lagunak. Lau poteo ezberdin antolatu ondoren taberna ezberdinetatik abiatu ziren. Triki, alboka eta gaiten laguntzaz bertsotan aritu ziren tabernaz taberna. Poteo guztiek plazan bukatu zuten, eta bertan, papera eskuetan kantatu ziren Ekaitz Samaniegok idatzitako bertso-sorta. Herri-bazkaria etorri zen gero eta ondoren betiko kantak eta dantzak. Puntuka aritu ziren nahi zuten guztiek. Gibelurdinak taldearen kontzertua gozatzeko, dantzatzeko eta entzuteko modukoa izan zen: “Herrian sortuak/hizkuntza oinarria/atlantiar musika/da gure zutarria”. Ilunabarrean bertso-punk kontzertua distortsioa ipini zion egunari eta ZUTIK! oihukatzen eta errimatzen bukatu zen eguna.

15 talde eta 18 saio
Arabako bertso Kuadrilla artekoa festa handi bat izan da, baina lana ere latz egon da atzean. Hamar aste hauetan zehar bat-bateko 15 taldek 18 saio antolatu dituzte. Bertan ere idatzizko 18 taldek kantatu dute bertso-sortak. Lehiarik gabe, autogestionatua, taldeka eta herrikoia izan da aurtengo Arabako Bertso-kuadrilla artekoa.

Bertsoa.coom-en atal berezi batekin egin dio jarraipena Arabako Kuadrilla artekoari, taldeek grabatutako bideoei esker.


Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»