Martxoan Bertsoa zikloaren baitan, herriko eskolen arteko XXVII. Bertsopaper lehiaketako sari banaketa ekitaldia izan zen pasa den ostiralean Zelai Arizti aretoan. Lehiaketa honetan herriko eskoletako haurrek hartu dute parte, maila ezberdinetan banaturik. Ohi bezala, lan ugari jaso ditu epaimahaiak eta “azken urteetako bideari eutsiz, maila oso altua egon da eta ez da erraza izan sariak nori eman erabakitzea”. Horren adibide, sari nagusiez gain aipamen berezi ugari banatu izana.

Herriko bertsopaper lehiaketa honek ibilbide luzea du dagoeneko, horren adibide aurtengoa XXVII. edizioa izan dela. Betiko egiturari segiz, hiru maila ezberdinetan banatu da lehiaketa. A mailan LH 5. Eta 6. mailetako haurrek hartu dute parte eta jarritako gai bati bi bertso edo lau kopla idatzi behar izan dizkiote lehiakideek. Gaiak honela zioen: “gurasoei sukaldeko lanetan laguntzen ari naiz”. Maila honetan Malen Badiola Intxausti izan da irabazle; bigarren saria Alaitz Lopez Gonzalezek irabazi du eta hirugarrena Oscar Mba Nsue Andemek. Maila honetan lan ugari jaso direnez (211 guztira) eta maila oso onekoak horietako asko, epaimahaiak hamar aipamen berezi ere banatu ditu. Hauek izan dira aipamen bereziak jaso dituztenak: Izaro Lesaka Txintxurreta, Maren Albisua Idiakez, Oier Chico Basabe, Maitane Guzman Rodriguez, Maren Etxeberria Altzelai, Iune Gurrutxaga Matilla, Maddi Urbizu Altzelai, June Arozena Dominguez, Irune Erostarbe Rodrigo eta Uxuri Urrate Ibarzabal.
B mailan (DBH 1 eta 2), parte hartzaileek bi bertso idatzi behar izan dituzte ondorengo gaiari erantzunez: “dagoeneko erabat aspertuta nago kontu horrekin”. Maila honetan irabazle Xabier Etxezarreta Garateren lana izan da; bigarren saria Aner Arozena Dominguezek irabazi du eta hirugarrena Haritz Chico Izagirrek. Maila honetan ere, 142 lan jaso direnez, aipamen bereziak banatu ziren, zehazki lau. Hauek izan dira aipamen bereziak jaso dituzten lehiakideak: Aitor Enparanza Etxaniz, Igor Garcia Sanz, Iker Martinez Garralda eta Iñaki Godoy Jimenez. Maila nagusiari dagokionez (DBH 3 eta 4), lan bakarra jaso da, Sara Bidarte Begiristainena, eta berau izan da irabazle. Gaia librea zen kasu honetan eta Sarak bizitzako pasarte baten inguruko bertso ederrak idatzi ditu.
Sari banaketan bertso eskolako kideek hartu zuten parte eta Zumarragako eta Urretxuko udal ordezkariak ere egon ziren. Saridunek beren bertsoak kantatu zituzten eta eskoletako haurrek goraino bete zuten Zelai-Arizti aretoa, euren jardunaz gozatzeko.