Apirilaren 11n, Anoetako Gaztetxean 2014-04-03

Zizurkil eta Berastegik jokatuko dute Tolosaldeko herri arteko finala

Zuzurkil eta Berastegik jokatuko dute Tolosaldeko herri arteko finala, Andoain eta Amasa kanpoan utzita, hurrenez hurren. Tolosaldeko herri artekoa esperientzia berria izan da eskualdean eta oso harrera beroa eta jendetsua izan du. Azken errematea apirilaren 11n izango da, Anoetako gaztetxean.
Zuzurkil eta Berastegik jokatuko dute Tolosaldeko herri arteko finala, Andoain eta Amasa kanpoan utzita, hurrenez hurren. Tolosaldeko herri artekoa esperientzia berria izan da eskualdean eta oso harrera beroa eta jendetsua izan du. Azken errematea apirilaren 11n izango da, Anoetako gaztetxean.

11 Talde hamar herrietan
Tolosaldeak 28 herri ditu eta Herri arteko honetan 10 herrietako 11 talde izan dira bertsotan: Alegi, Amasa-Villabona ( bi talde), Anoeta, Larraul, Amasa, Andoain, Altzo, Berastegi, Tolosa eta Zizurkil. Andoain ez da 'ofizialki' Tolosaldea, baina, parte hartu du ekitaldian.

Momentu egokia antolatzeko

Arrazoi bat baino gehiago izan du Harituzek eskualdeko herri artekoa antolatzeko. Eskualde mailan oraindik elkar ezagutzan zer landua badagoela uste dute eta ekimen honek horretan lagundu dezakeelakoan daude.  Era berean, Harituz taldea bera ere sendotzea ere bada helburua, orain arte iritsi gabeko herrietara heltzea, eta saio gutxi dituzten bertsolarei plazak eskaintzea ere bai. Txapelketak izan duen jarraipena ikusita esan liteke helburuak aise gainditu direla.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu