Igartza jauregian 2014-04-11

Bertsomoviedako sariak banatu dituzte Beasainen

Bertsomoviedako sariak banatu dira gaur Beasaingo Igartza jauregian eta ere ekitaldian izan da bideo sarituak ikusteko aukera.
Bertsomoviedako sariak banatu dira gaur Beasaingo Igartza jauregian eta ere ekitaldian izan da bideo sarituak ikusteko aukera. 16 urtetik beherakoetan Zarauzko Etxebeltz bertso-eskolak jaso du lehen saria, "Handitan bertsolari izan nahi dut" lanarekin. Epaimahaiak bere ostasunean lanak duen balioa azpimarratu du. Bigarren saria Zurriola ikastolako ikasleek eraman dute, "Bertsotan non... eta ikastolan!" lanarekin. Aukeratutako gaia eta trataera hartu dira bereziki kontuan.

Helduen sailean bereziki azpimarratu nahi izan da jasotako lanen kalitatea, hirugarren edizio honetan urtez-urteko hobekuntzak lan ederrak utzi ditu. Sari nagusia Lander Garro eta Maddalen Arzallusen "Paradisua lurpean" lanak eraman du, edizio eta bertso kantatu zoragarriz osatutako lanak. Bertsomoviea osatzen duten osagaiek elkar nola osatzen duten benetan ikustekoa da, integrazio handiko lana. Bigarren saria iaz publikoaren saria jaso zuten "Gero Pentzauku Produxions" oñatiarrentzat izan da, "Bertsofrikia" umorezko lanarekin. Hamar minutuan irribarrea mantentzea lan zaila da, eta lortu egin dute oñatiarrek.

Aurkeztutako lan guztien artean beste bi sari ere banatu dira. Bertsorik onenen saria eta www.bertsomovieda.com webgunean astebetean bozkarik gehien jaso duen publikoaren saria ere Beira taldearen eta Izaskun Bernedoren "Sar dedila kalabazan" lanak irabazi ditu. Aspaldiko ezagunak dira lehiaketan, urtero bideo eederrak bidali dizkigute eta aurten ere ez dira esku hutsik joan.

Sari-banaketa osteko luntxak eman dio amaiera aurtengoari. Eskerrik asko babesle eta partehartzaile guztioi, eta datorren urtean aurten bezain lan ederrak jasotzeko esperantzarekin ekingo diogu berriz lanari.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»