Aitor Irastorza zaldibiarrak eraman du 43.garren Osinalde saria. Finala larunbatean jokatu zen Gabiriko Osinalde elkartean, orratzik ere kalbitzen ez zela. Publikoaren saria Aitor Salegi zestoarrak eraman zuen eta bertso onenarena Josu Oiartzabal azpeitiarrak. Hiru horiez gain kantukide izan ziren Xabi Igoa aramaioarra, Malen Amenabar larrabetzuarra eta Mikel Iturrioz urretxuarra. Bertsoa.com ere Osinalden izan zen eta bihar bertsoak sarean izango dira.
Aitor Irastorza zaldibiarrak eraman du 43.garren Osinalde saria. Finala larunbatean jokatu zen Gabiriko Osinalde elkartean, orratzik ere kabitzen ez zela. Publikoaren saria Aitor Salegi zestoarrak eraman zuen eta bertso onenarena Josu Oiartzabal azpeitiarrak. Hiru horiez gain kantukide izan ziren Xabi Igoa aramaioarra, Malen Amenabar larrabetzuarra eta Mikel Iturrioz urretxuarra. Bertsoa.com ere Osinalden izan zen eta bihar bertsoak sarean izango dira.
8ko handia oso sendoSaio goitik hasi zen, hiru bikoteek zortziko handiko lan oso ona eginez. Bina punturi erantzun ondoren, Aitor Irastorzak eta Xabi Igoak ekin zioten lanari. Ama-semeak ziren, Irastorza ama eta Igoa semea. Semeak orain arte emakume posterrez betea zuen gela eta orain gizonezkoen irudiz bete du. Elkarrizketa ederra osatu zuten biek.
Zortziko txikian saioak zertxobait behera egin zuen eta bakarka eman zion ostera buelta. Kartzela binaka egin zuten hamarreko txikian, aurretik bakoitzak hitz banari bertso bat botata.
Eskua eta
harria ziren hitzak. Kartzelako gaia berriz, urtetan ezkonduta egon ondoren banatzera doan bikotea, ezkontzako argazki albumari begira. Atal honetan irabazi zuen Josu Oiartzabalek bertso onenaren saria "Ni hurbildu nahiean eta zu ihesi/ nere malko bakar bat ez dezu merezi.
Saioa koplatan bukatu zen. Epaileek Aitor Irastortza jo zuten irabazle eta Xabi Igoa gelditu zen bigarren. Publikoaren saria Aitor Salegik eraman zuen. Salegik ere lan aipagarria egin zuen,
harria hitza emanda oso bertso ona bota zuen eta saio atrebitua egin zuen.
Giro aldetik, berriz, saio bildua eta beroa izan zen. Osinalde sarian megafoniarik gabe kantatzen, 150 entzuletik gora bildu arren. Oso giro hurbilekoa eta tentsio puntu interesgarria sortzen da.