Maiatzaren 25ean, Arrasaten 2014-04-14

Gipuzkoako Eskolarteko finala bertso-eskolen egunean

Lehenengoz ekitaldi berean izango aurten Gipuzkoako bertso-eskolen eguna eta Gipuzkoako Eskolarteko finala. Eskolarteko eredu berriari jarraiki, eskolarteko txapelketa bertso-eskolen muinean txertatuta gauzatuko da aurtengoan. Arrasaten izango da, maiatzaren 25an. Eskolarteko finala goizean izango da eta arratsaldean bertaratzen diren guztientzat jolasak antolatu dira. Bertso Eskolen Egunean parte hartu nahi dutenek txartelak www.bertsosarrerak.eu atarian eskuratu behar dituzte.
Lehenengoz ekitaldi berean izango aurten Gipuzkoako bertso-eskolen eguna eta Gipuzkoako Eskolarteko finala. Eskolarteko eredu berriari jarraiki, eskolarteko txapelketa bertso-eskolen muinean txertatuta gauzatuko da aurtengoan. Arrasaten izango da, maiatzaren 25an. Eskolarteko finala goizean izango da eta arratsaldean bertaratzen diren guztientzat jolasak antolatu dira. Bertso Eskolen Egunean parte hartu nahi dutenek txartelak www.bertsosarrerak.eu atarian eskuratu behar dituzte. Urtero bezala, bertso-eskolen egunaren helburua Gipuzkoako bertso-eskoletako gaztetxoak elkar ezagutu, elkarrekin egun ederra pasa eta harreman sarea indartzea da.

Zortzi gazte finalean
Txapelketari dagokionez, zortzi gazte bat-bateko fnalean, bost kanporaketa jokatu ondoren sailkatuta: Eneko Araiztegi (Segura), Maider Arregi (Oñati), Jon Gurrutxaga (Azpeiti), Iñigo Ibañez (Azpeiti), Aratz Igartzabal (Gabiria), Paul Iruretagoiena (Ataun),  Iraitz Mateo (Oiartzun) eta Amaia Urbieta (Zarautz). Goizeko 11:00etan hasiko da, Amaia Antzokian. Zortzi horietatik bi Euskal Herriko finalera pasako dira.

Finalerako gaiak prestatzeko ardura, Egoitz Aizpuru eta Inaxio Usarraldek lagunduta, ondorengo bertso eskoletako kideek izan dute: Maddi Alberdi (Eibar), Maier Fernandez (Eibar), Nahia Fernandez (Eibar),  Peru Gabirondo (Zarautz), Aizpea Garmendia (Lazkao), Amaia Palazuelos (Eibar), Iñaki Rezusta (Ormaiztegi).

Finalaren ostean, bakoitzak bere etxetik ekarritakoa bazkaltzeko parada izango da. Arratsaldean, berriz, Txatxilipurdi Elkarteak antolatuta jolasetan gozatzeko aukera izango da.

Maiatzaren 25ean Bertso Eskolen Egunera joateko txartela hartu nahi dutenek www.bertsosarreak.eu atarian dituzte salgai. Urtero bezala, Bertso Eskolen Egunera joan ahal izateko autobusak antolatu ditugu eta egunerako bertarako kamixetak prestatu dira.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu